Jacques Rivette
Frantses zinemagilea eta kritikaria (Rouen, 1928). Zinema-kritikak egin zituen La gazzette du cinéma, Arts eta Cahiers du cinéma aldizkarietan. Film laburrak egin zituen lehenengo, eta 1961ean egin zuen lehen film luzea: Paris nous appartient, antzerki-talde baten gorabeherak kontatzen dituena. 1966an, Dideroten eleberria oinarri harturik, Suzanne Simonin, la religieuse egin zuen, Frantzian zentsuratua. Geroztik, L´amour fou (1968), Out One: Spectre (1971), Le Pont du Nord (1982) filmak egin zituen. Rivettek oso estilo berea du, errealitatea eta irudimena, fikzioa eta dokumentala modu berezian nahasten dituena. Azken filmak: Haut bas fragile (1995), Secret défense (1998), Va savoir (2001), Histoire de Marie et Julien (2003), Ne touchez pas la hache (2007), 36 vues du Pic Saint-Loup (2009).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.