Basilea
|
Basilea |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Basel | |
| Estatua Kantonamendua |
||
| Herritarra | basileatar | |
| Koordenatuak | 47°34′0″N 7°36′″E / 47.56667°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaKoordenatuak: 47°34′0″N 7°36′″E / 47.56667°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea | |
| Eremua | 22,75 km2 | |
| Garaiera | 260 m | |
| Posta kodea | 4.000 |
|
| Biztanleria | 169.536 bizt (2011) | |
| Dentsitatea | 7.452,13 bizt/km² | |
| Sorrera | IV. mendea | |
| http://www.basel.ch | ||
Basilea (alemanez Basel, frantsesez Bâle, italieraz eta erromantxeraz Basilea), Suitzako hiria. Suitzako hirugarren hiririk populatuena, Zürich eta Genevaren ostean. 169.536 biztanle ditu (2011).
Suitzaren ipar-mendebaldean dago, Alemania eta Frantziaren mugan, Rhin ibaiaren ertzean. Rhin ibaiak bitan banatzen du Basilea: ezkerraldean Basilea Txikia industrialdea ageri da, ibai-portuarekin batera (8.771.100 t 1984an); eskuinaldean, Basilea Handia.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Erromatarren garaiko Basilia (IV. m.), Burgundiako erresumako hiria izan zen, 1032. urtean Germaniako Erromatar Inperio Santuak bere egin zuen arte.
1460an eratu zuten bertako unibertsitatea, eta 1501ean Helveziako Konfederazioko partaide bihurtu zen.
V. mendetik aurrera apezpikuek gobernatua, Erreforma nagusitu zenean (1528), buruzagi katolikoak Porrentruy (al. Pruntrut) herrira aldatu ziren. Erasmo zegoelarik bertako unibertsitatean, Basilea protestantismoaren gune nagusietakoa bihurtu zen.
XIX. mendean hiriaren eta nekazari-herrien arteko tirabirek gerra zibila ekarri zuten (1831), eta bi urteren buruan bi azpikantonamendu egitea deliberatu zuten: Basel-Stadt (Basilea Hiria) eta Basel-Land (Basilea Herria).
[aldatu] Basilea, Ferrara eta Florentziako Kontzilioa
1431-1449 bitartean jazo zen. Kontzilioak aita santuaren gaineko nagusitasuna bermatu zuen.
[aldatu] Basileako Itunak
Lehen itunaren arabera (1795eko apirilak 4-5), Prusiak Frantses Errepublika ezagutu zuen; Frantziako osteak ez ziren Rhin ibaitik eskuinaldera igaroko. Bigarren ituna (1795eko uztailak 22), Frantziak eta Espainiak izenpetu zuten. Horren arabera, Frantziak Hispaniola edo Santo Domingo uhartearen sartaldea (Haiti) eskuratu zuen, eta, ordainez, Konbentzio Gerran euskaldunekin, batez ere gipuzkoarrekin, elkar aditurik hartutako lurraldeak utzi egin behar izan zituen (1974ko uztaila, Gipuzkoa; 1795, Bizkaia eta Araba, Nafarroan Irurtzun). Espainiako koroatik banandu nahi izan zuten gipuzkoarren aurkako zapalkuntzarik ez zela izango zioen puntua ez zuten Espainiako agintariek errespetatu.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
Basilea Handia merkataritzaren eta kulturaren gune garrantzitsua da. Bertan daude katedral gotikoa (XIV. mendekoa), Martinskirche eliza (XI-XIV m.), udaletxea (XVI m.), Karl Moser-en San Antonio eliza (1931), eta Arte Ederretako Museoa (Kunstmuseum), Witz, Holbein Gaztearen eta Böcklin-en lanekin.
[aldatu] Basilear ospetsuak
- Roger Federer (1981-), tenislaria.
[aldatu] Kanpo-loturak
- Basilea hiriko webgune ofiziala (Alemanez) (Frantsesez) (Ingelesez)
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.