Jordi Villacampa
Wikipedia(e)tik
Jordi Villacampa Amorós (Reus, Baix Camp, Tarragona, 1963ko urriaren 11) inoizko saskibaloi jokalari kataluniarrik hoberenetarikoa izan zen.
Gaur egun, hamazazpi urte (1980-1997) jokalari moduan ibilitako taldearen presidentea da, Badalonako Joventutena hain zuzen ere. Hegaleko posizioan jokaturik, 8 zenbakiduna, hainbat marka hautsi ditu: 12.000 minuturena, 750 baloi lapurturena eta 8.365 punturena.
Espainiako selekzioarekin 158 aldiz jokatu zuen.

