Jorge Valdano
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Jorge Alberto Francisco Valdano Castellanos | |
| Jaio | 1955eko urriaren 4a (57 urte) | |
| Las Parejas, Santa Feko probintzia ( |
||
| Posizioa | Aurrelaria | |
| Garaiera | 188 cm | |
| Futbolari ibilbidea | ||
| Urteak | Taldea | Part. (golak) |
| 1973-1975 1975-1979 1979-1984 1984-1987 |
Newell's Old Boys Deportivo Alavés Real Zaragoza Real Madrid |
49 (11) 63 (21) 143 (46) 85 (40) |
Jorge Alberto Francisco Valdano Castellanos (Las Parejas, Santa Feko probintzia, 1955eko urriaren 4a) futbolari eta entrenatzaile argentinar izandakoa da, espainiar naziotasuna ere baduena eta gaur egun kirol zuzendaria eta hedabideentzako kolaboratzailea dena.
Ibilbidea [aldatu]
Jokalaria [aldatu]
Real Zaragozan partida gehien jokatu zuen arren, bere ibilbidearen arrakasta nagusia jokalari moduan Real Madriden erdietsi zuen. Izan ere, bina liga eta UEFA Kopa irabazi zituen talde madrildarrarekin.
Bestela, Alavesen 4 urtez ibili zen 1970eko hamarkadan, Bigarren Mailan jokatu zuelarik.
Azkenik, Argentinako futbol selekzio nazionalarekin 22 partida jokatu eta zazpi gol sartu zuen. 1982ko Munduko Futbol Txapelketan eta 1986koan aritu zen, eta azken honetan txapeldunorde gelditu zen.
Entrenatzailea [aldatu]
Club Deportivo Tenerifen, Real Madriden (liga 1) eta Valencia CFn aritu zen entrenatzaile gisa.