Deportivo Alavés

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Deportivo Alavés
Ezizena(k) Babazorroak, Glorioso, Pink Team
Sorrera 1921
Futbol zelaia Mendizorrotza
(Edukiera: 19.200)
Presidentea Avelino Fernández de Quincoces
Entrenatzailea José Carlos Granero
Liga Bigarren B Maila
2010-11 3.
Webgunea www.alaves.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Deportivo Alavés edo Glorioso 1921. urtean sortutako Euskal Herriko futbol taldea da. Gaur egun, Gasteizko futbol talde nagusia da. Espainiako futbol ligako lehen mailan 11 denboraldiz aritu da eta Bigarren Mailan 34 guztira. 2001ean UEFA Koparen txapeldun ordea izan zen, taldearen lorpenik handiena izan dena.

Azkenik, 2005ean azkeneko aldiz igo zen lehenengo mailara, bere historian zehar laugarren aldiz. 2009an ordea Bigarren B Mailara jaitsi zen.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Deportivo Alavés futbol taldea, Arabako probintzia mugakideetan zegoen futbol zaletasunari esker jaio zen. Bere lehendabiziko urteetan Sport Friends zuen izena baina 1921. urteko urtarrilaren 21an izenez aldatu zen, Deportivo Alaves deitzeko. Taldea sortu zenetik orain arte, Alavesen lorpenik handiena 2001. urteko UEFA Koparen txapeldun-ordea izatea da.

Talde "Babazorroa" 1920/21 denboraldian, B serian debutatu zuen talde profesional bat bezala. Hurrengo urtean, Ciriaco, Quincoces, Antero, Roberto eta Modesto jokalariak fitxatu zituen eta gainera talde honetako lehenengo internazionalak izan ziren, Amsterdamgo Olinpiadetan joka zezaten.

1929/30 denboraldian Urrezko mailara igotzea lortu zuen, baina bakarrik hiru urtez eutsi zion eta urte batzuk geroago, Hirugarren mailara murgildu zen, ia-ia desagertzeko zorian egonda ere.

Urteak igaro ahala, taldea Zilarrezko mailara itzuli zen eta maila horretako talderik indartsuenetarikoena bilakatu zen. Halaber, Ortigosa, Valdano, Pavón, Urquía, Uriona eta Sánchez Martín jokalariek Alavesen elastikoa jantzi zuten 1970eko hamarkadan.

1989/90 denboraldian, enpresaburu talde batek Alaves futbol taldea erosi zuen eta 5 urtez jarraian bigarren mailara igotzeko Play off-ak jokatu ondoren, 1995eko ekainaren 21ean lortu zuen, Txutxi Arangurenek taldea bere aginduetara zuelarik. Hiru urte geroxeago, lehenengo mailara berriz igo zen.

Lehenengo mailan, lehenengo denboraldian, gaizki pasatu zuen baina mantendu zen. Hurrengo denboraldian, Deportivo Alaves-ek UEFA-rako sailkatzea lortu zuen. Gaziantepspor, izan zen Alaves-en lehenengo aurkaria UEFA-n. UEFA-ko partidu guztietan, Alaves-ek bazkide guztien izenak zeramatzan kamiseta janzten zuen bazkideak omentzeko asmoz. Azkenean, urte hartan UEFA-ko finalera iritsi zen non Liverpool indartsuaren aurka galdu zuen, prorroga baten ondoren. Ez zen partidu makala izan, Deportivo Alaves 4 - 5 Liverpool F.C., baliteke Alaves-ek bere historian zehar eginiko partidurik hoberena izatea. Egia esanik, bi taldeek UEFA irabaztea merezi izan zuten, baina tamalez txapelduna talde bakarra izan daiteke.

2005. urteko Ekainak 12an, klubaren sorreratik laugarren aldiz igo zen lehenengo mailara baina urte bat besterik ez zuen iraun.

2008an 2.B mailara jeistear egon zen, baina azken jardunaldian libratu egin zen. Hurrengo urtean azkenean mailara jaitsi zen, oraindik jardunaldi bat falta zela. 2011n, Deportivo Alavesek bigarren mailara igotzeko kanporaketak jokatu zituen, baina ez zuen igotzerik lortu: lehenengo partidan Melilla kanporatu zuen, eta hurrengoan Lugok kanporatu zuen Alaves.

[aldatu] Uniformea

  • Etxeko uniformea: Zuri eta urdin koloreak dituen kamiseta marraduna, prakamotz urdina, galtzerdi zuri karel urdin batekin.
  • Kanpoko uniformea: Arrosa koloreko kamiseta prakamotz beltzez lagundua eta galtzerdi arrosak.

[aldatu] Ereserkia

Sakontzeko, irakurri: Alavesen ereserkia

Alfredo Donnay musikari gasteiztarrak 1950eko hamarkadan idatzi zuen, gaztelaniaz. Abian ipini zuten ereserkia euskaraz egiteko proiektua, Dmitry Piterman-ek antolatu baitzuen lehiaketa. 10.000 €ko saria banatuko zen eta zaletuak sakelako telefonoaren bitartez bozkatuko zuten, baina azkenean bertan behera gelditu zen asmoa.

Hauexek dira ereserkiaren hitzak:

Bravo equipo albiazul
que resurges potente otra vez,
recordando la gloria
de aquel gran Deportivo Alavés.
Vitoria ha puesto en tí
su esperanza y su gran ilusión,
de que llegues a ser
de tu grupo algún día campeón.
Ánimo pues, valiente Deportivo.
Ánimo pues, con entusiasmo hay que luchar
para lograr de nuevo aquellos triunfos
que dieron gloria al equipo y la ciudad.
Ánimo pues, valiente Deportivo,
poned coraje y nobleza al pelear.
Vitoria entera te aplaude y te acompaña
para poder el gran triunfo alcanzar.

[aldatu] Instalazioak

Deportivo Alavesek 3 instalazio ditu.

  • Mendizorrotzako Futbol zelaia: 19.900 eserleku.
  • "El Glorioso" Kirol-Hiria (Betoñu). 6 futbol zelai. 300 eserleku.
  • "Jose Luís Compañón" Kirol Hiria (Ibaia). 3 futbol zelai.


[aldatu] Futbol zelaia

Mendizorrotzako futbol zelaia, 1924. urteko apirilaren 27an inauguratu zutena, Cervantes Pasealekuan kokaturik dago, udal-igerilekuak eta Estadio Fundazioaren ondoan. Hala ere, Alavesek UEFA Kopan parte hartu zuen urtean birmoldatu zuten, 105x67 metro eta 19.981 zaleentzako zelaia utziz.

[aldatu] Museoa

2005. urtearen hasieran inauguratu zuten bere barrukaldean trofeoak erakusgai egon zitezten. Hantxe, UEFA-ren txapeldun orde eta Alaveseko zaletuei Europako zalegorik hoberena izateagatik eskaini zizkieten trofeoak daude, Dmitry Piterman-en Salvador Dali-ren koadroez gain.

[aldatu] Taldearen datuak

[aldatu] Orokorrak

2009-10ko denboraldia arte kontuan hartuta hauek dira klubaren daturik garrantzitsuenak:

  • Denboraldiak 1. Mailan: 11 (1930-31, 31-32, 32-33, 54-55, 55-56, 98-99, 99-00, 00-01, 01-02, 02-03, 05-06, 06-07)
  • Denboraldiak 2. Mailan: 34
  • Denboraldiak 2. B Mailan: 9
  • Denboraldiak 3. Mailan: 22
  • Ligako posturik onena: 6º (1. Mailan 99-00 denboraldian)
  • Ligako posturik txarrena: 19º (1. Mailan 02-03 denboraldian)


Sakontzeko, irakurri: Alaves-en ibilbidea Europan

[aldatu] Palmaresa

[aldatu] Jokalariak

[aldatu] Nabarmenenak

UEFAko 2001eko finalean aritutako jokalariak.
     

[aldatu] 2011/2012 denboraldiko zerrenda

Zenbakia Izena Jaiotze data Nazionalitatea
Atezainak
1 David Rangel 1979-07-25  Espainia
13 Alex Sanchez 1991-02-03  Katalunia
25 Javier Montoya 19??-??-??  Euskal Herria
Atzelariak
2 Marc Fachan 1989-01-25  Frantzia
3 Aridane Hernandez 1989-03-23  Espainia
4 Pablo Gallardo 1986-02-19  Espainia
5 Luis Prieto 1979-02-19  Euskal Herria
14 Jon Moya 1983-01-05  Euskal Herria
15 Dani Lopez 1983-10-07  Espainia
17 Oscar Rubio 1984-05-14  Katalunia
Erdilariak
6 David Lazaro 1985-06-01  Euskal Herria
16 Alex Quintanilla 1990-07-02  Euskal Herria
18 Javier Rubio 1984-11-16  Espainia
19 Luisma Villa 1989-08-11  Espainia
20 Asier Salcedo 1980-04-09  Euskal Herria
21 Carlos Indiano 1988-09-14  Espainia
26 Alex Vallejo 1992-01-16  Euskal Herria
Aurrelariak
7 Dennis Najera 1985-03-14  Espainia
8 Geni 1980-02-04  Espainia
9 Gorka Azkorra 1983-01-25  Euskal Herria
10 Jito 1980-03-02  Katalunia
11 Javi Casares 1984-06-13  Espainia
22 Sendoa Agirre 1975-12-31  Euskal Herria

[aldatu] Entrenatzaileak

  • José Baonza (1929-1931): Taldea lehenengo aldiz Bigarren Mailako txapelduna izan zen eta ondoren bi denboraldiz Lehen Mailan jokatu zuten entrenatzaile honekin.
  • Carlos Caballero (1951-1955): Berarekin Alavesa bigarren aldiz Bigarren Mailako txapelketa eskuratu zuen eta hurrengo urtean Lehen Mailan jokatu zuten.
  • Marco Antonio Boronat (1997-98): Hirugarren eta azken aldiz lortu zuten txapeldunak izatea Bigarren Mailan.
  • José Manuel Esnal (1998-2003): Bost denboraldiz egon ziren Lehen Mailan berarekin, inoizko tarterik luzeena, eta tartean eskuratu zuten taldeko lorpenik handiena, UEFA Kopan txapeldunordeak izatea alegia.

[aldatu] Presidenteak

  • Jose Gabriel de Ginea (1923-28): Historiako bigarren presidentea izan zen, Mendizorrotzako zelaia inauguratu zuena.
  • Jose Maria Aresti (1947-51): Alavesak bere agintaldiko azken urtean Bigarren Mailarako igoera erdietsi zuen, hainbat urtez horretarako borrokatu ostean.
  • Carlos Caballero (1951-55): Taldeak bigarren aldiz Lehen Mailarako igoera lortu zuen.
  • Juan Arregi (1958-59, 1974-76 eta 1989-98): Hiru tarteetan zehar ibili zen presidente moduan, luzeena azkena eta 7 urtekoa izan zelarik.
  • Jose Luis Menoyo (1988-89): Denboraldi latza pairatu zuen klubak ez desagertzeko borrokan, arazo ekonomiko larriak zirela-eta.
  • Dmitry Piterman (2004-2007): Bere zuzendaritza polemikoaren baitan taldea azkeneko aldiz igo zen Lehen Mailara.

[aldatu] Alaves B

Sakontzeko, irakurri: Deportivo Alaves B

Deportivo Alaves B taldearen bigarren taldea da. 1921. urtean sortu zuten ere eta 2. B Mailan aritzen da (II. Multzoan).

[aldatu] Futbol zelaia

"El Glorioso" (Betoñu), 1000 zaleentzako lekua duena.

[aldatu] Datuak

  • Entrenatzailea: Luis de la Fuente
  • 2. Entrenatzailea: Iñaki Ocenda
  • Denboraldiak 2. Mailan: 0
  • Denboraldiak 2. B Mailan: 6
  • Denboraldiak 3. Mailan: 9
  • Debut-a 2. B Mailan: 99-00
  • Ligako posturik onena: 5º (2. B Mailan 02-03 Denboraldian)
  • Ligako posturik txarrena: 19º (2. B Mailan 05-06 Denboraldian)

[aldatu] Jokalarien zerrenda 2005/2006 Denboraldia Alaves B

   

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak