José Cadalso
Wikipedia(e)tik
José Cadalso espainiar idazlea izan zen (Cadiz, 1741 - Gibraltar, 1782). Militarra zen, eta komandante izatera iritsi zen. 1771. urtean Sancho García tragedia eman zuen argitara. Bereak dira, halaber, Numancia tragedia, Los eruditos a la violeta (satira, 1772). Cadalsoren ospea, hil ondoren argitaratu ziren Cartas marruecas (1789) eta Noches lúgubres lanei zor zaie. Lehenengoan, kritika zorrotzak egin zizkien Espainiari eta espainiarrei. Bigarrena, aldiz, itxaropenik gabeko maitasun-olerkiek osatzen dute; arrakasta handia izan zuten erromantiko gazteen artean.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.