Jose López Zabalegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose López Zabalegi
Bizitza
Jarduerak

Jose López Zabalegi (Aiegi, Nafarroa Garaia, 1869-?) armadako sarjentu apal bat besterik ez zen, baina gerra piztu zuen ia, XIX. mende amaieran, 1893an.[1]

Gertakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

López Obanos eta Gares artean zegoen "Isabel infanta" gotorlekuan zegoela, bi soldadurekin eta Antero Señorena zibilarekin batera altxatu zen armetan, 1893ko ekainaren 2ko gauean, "Gora Foruak!" oihukatuz, Nafarroako herria gamazadaren jardunaldi bizietan bizi zenean. Hasierako gune horri Garesko bizilagun bat eta Obanosko bi batu zitzaizkion, Arraiza inguruan (Nafarroa) ezarri zen karlisten gisako partida bat eratuz.

Ekintza horretatik bi egunera, bi kidek amore eman zuten Garesen, beste bik Arraizan. Sarjentuarekin bat egin zutenen artean beste Obanosko bat zegoen, Jose Etxeberria, Amotegin jaioa. Ihes egin eta ezkutatu egingo ziren. Lópezek bere herrikide baten babesa izan zuen, lehenik Obanosen eta gero Uxueko lurraldean ezkutatu zuena. Lastozko gurdi batean ezkutaturik garraiatzen zuen. Ondoren, Frantziari pasatu zitzaion Luzaidetik, gero Parisen zirku batean lan eginez.[2]

Kondenatu zituztenean, Foru Aldundia bera atera zen bere alde, eta laster geratu ziren libre, altxamendu handiagoen prebentzioan.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]