Luzaide

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Luzaide

 Nafarroa
Luzaideko bandera

Luzaideko armarria

Izen ofiziala Luzaide / Valcarlos1
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Zangozako merindadea
Auñamendiko eskualdea
Alkatea Fernando Alzón Aldabe
(Luzaidegatik)
Herritarra luzaidar
Koordenatuak 43°5′35″N 1°18′4″W / 43.09306°N 1.30111°W / 43.09306; -1.30111Koordenatuak: 43°5′35″N 1°18′4″W / 43.09306°N 1.30111°W / 43.09306; -1.30111

Navarra - Mapa municipal Valcarlos.svg

Eremua 44,82 km2
Garaiera 365 m
Distantzia 64 km Iruñera
Posta kodea 31.660
Biztanleria 407 bizt (2010)
Dentsitatea 9,08 bizt/km²
www.luzaide-valcarlos.net http://www.luzaide-valcarlos.net/hasiera.php www.luzaide-valcarlos.net
1- Euskaltzaindiaren onomastika datutegia.

Luzaide Nafarroako iparraldean dagoen udalerri mugakoa da, bestaldean Nafarroa Beherea duena. Herria Nafarroako hiriburutik 65 kilometrora kokatzen da eta 418 biztanle ditu 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Sakontzeko, irakurri: Sorginkeria Luzaiden

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Luzaide, Zangozako merindadearen ipar-mendebaldeko muturrean dago, Lapurdiko mugatik gertu, eta Nafarroako hiriburutik 64 kilometrora.

Mendebaldean Banka eta iparraldean Lasa (Baigorri), ekialdean Arnegi (Garazi) eta hegoaldean Orreaga mugakide ditu. Azken honekin Ibañeta mendateak lotzen du.

[aldatu] Klima

Luzaiden, itsasoaren mailatik 320 metrora, Nafarroako gobernuak 1974an jarritako estazio meteorologikoa dago.[1]

[aldatu] Banaketa administratiboa

Udalerria zazpi auzoz osatua dago:

[aldatu] Demografia

Luzaideko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
933 973 1.048 850 880 940 818 823 686 595 540 427 423

2008ko erroldaren arabera, 75 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %17,81 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).

[aldatu] Ondarea

Santiago Apostuluaren parrokia, antzinako eliza baten hondarren gainean eraiki zen, herriko etxe gehienak bezala. Izan ere, Konbentzio Gerran, 1793an, frantsesek herriari su eman zioten. Gaur egungo eliza modernoaren portikodun fatxada hiru arkuz osaturik dago. Oinarri karratukoa da eta piramide itxurako estaldura dauka.

Elizaren barruan, estilo pizkundetarreko zilarrezko XVI. mendeko gurutzea dago.

[aldatu] Euskara

Sakontzeko, irakurri: Nafar-lapurtera

Gaur egungo luzaidarren %65 euskal hiztunak dira, eta Koldo Zuazok bertako hizkera nafar-lapurteraren sortaldeko euskaran sailkatzen du, bertzeak bertze Baigorri eta Donibane Garaziko aldaerekin lotuta.

[aldatu] Kultura

[aldatu] Bolantak

Luzaideko folklorearen ikur nagusia bolantak dira, ikusgarri eta dotore jantzitako dantzariak alegia, Pazko Igandean agerraldia egiten dutenak. Festa honen jatorria inauterietatik dator, eta egindako dantzek "bolant-iantzak" izena hartzen dute, jauziak, kalapita-iantzak eta makilarienak barne.

Pertsonaia artean ziratepekoak, gorriak, zapuriak, makilariak eta bolantak eurak dira, eta hauen guzien atzetik "atxo ta tupinak" joaten dira.

Jantziei dagokienez, txapel gorria, espartinak, atorra zuria eta kotoizko prakak, urrezko eskubandak, kaskabiloak eta zinta hori eta gorriak eramaten dituzte bolantek.

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

La Estellesa autobus konpainiak Luzaide Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

[aldatu] Politika

[aldatu] Udal hauteskundeak

2007tik Luzaideko alkatea Luzaidegatik taldeko Fernando Alzón Aldabe da. Urte horretan Udaletxeko zazpi zinegotzietatik bost lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak hamabost izan ziren (emandako guztien %5,17) eta boto zuriak bost (%1,82). Abstentzioa %21,20koa izan zen.

Luzaideko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Luzaidegatik 179 5
Nafarroa Bai 91 2

2011ko udal hauteskundeetan Luzaidegatik izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra; 160 boto eta 7 zinegotziak. Alkatetza berriro Alzónen eskuetan geratu zen[2].

[aldatu] Udaletxea

  • HELBIDEA: Elizalde kalea, z/g

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007 Juanjo Camino Camino Aralar
2007-2011 Fernando Alzón Aldabe Luzaidegatik
2011-2015 Fernando Alzón Aldabe Luzaidegatik

[aldatu] Luzaidar ezagunak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Bibliografia

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko:Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak