Joseph Fourier

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:16, 14 apirila 2015
Joseph Fourier

Jean-Baptiste-Joseph Fourier (Auxerre, Frantzia, 1768ko martxoaren 21 - Paris, 1830eko maiatzaren 16) matematiko eta fisiko frantziar bat izan zen, funtzio periodikoetatik Fourierren Serieak izeneko serie trigonometrikoetarako deskonposizioari buruz egindako lanagatik ezaguna. 1992an aurkitu zen asteroide bat bere izena ere darama.

Apaiz beneditarrek hezia, hauek ustez bortxatu egin zuten eta puntuak behar izan zituen. Frantziako Iraultzan parte hartu zuen eta Robespierreren gainbeherari esker gillotinatik libratu zen. Goi Mailako Eskola Normalean sartu zen, non maisu bezala Joseph Louis Lagrange eta Pierre Simon Laplace izan zituen. Napoleonen Egiptoko kanpainan parte hartu zuen 1798an eta konkistatutako lurraldean goi mailako postu diplomatiko bat eduki zuen. Frantziara itzultzean 1801ean, Napoleonen Isèreko prefektu izendatu zuen.

Lanak

Grenoblen burutu zituen beroaren zabaltzeari buruzko esperimentuak, tenperaturaren eboluzioa serie trigonometrikoen bidez modelatzea ahalbidetu ziotenak. Lan hauek fenomeno fisikoen modelaketa matematikoa hobetu zuen eta termodinamikaren oinarria osatu zuten. Garatu zuen transformatua bere izena ere darama bere ohorez. Berotegi efektua zientifikoki justifikatzen lehena izan zen. Frantziako akademia zientifikora sartu eta bost urteren buruan bertako matematika eta fisikako idazkari jenerala izendatu zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Fourier Aldatu lotura Wikidatan