Martxoaren 21
Wikipedia(e)tik
| << | Martxoa | >> | ||||
| Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
| 2013 | ||||||
Martxoaren 21a gregoriotar egutegiaren urteko laurogeigarren eguna da, 81.a bisurteetan. 285 egun falta dira urtea amaitzeko.
Eduki-taula |
Gertaerak[aldatu]
Euskal Herria[aldatu]
- 1997 - Metro Bilbaoren bigarren linea eraikitzeko lanak hasi ziren.
- 2008 - ETAren izenean dei bat jaso ostean, auto-bonba bat zartatu zen Calahorran (Errioxa, Espainia) Guardia Zibilaren kuartelaren ondoan, kalteak eta zauritu bat eraginez.
- 2008 - Gazte Topagunea hasi zen Lezon (Gipuzkoa), hilaren 24ra arte milaka gazte independentista bilduz.
Mundua[aldatu]
- 1857 - Lurrikara batek 100.000 hildako baino gehiago utzi zituen Tokion.
- 1960 - Hegoafrika, Apartheid garaian, Sharpvilleko Sarraskia: Poliziek manifestaldi baketsu batean parte hartzen ari ziren lagunak tirokatu zituzten. Ondorioz, 69 lagun hildako eta 180 zauritu egon ziren.
- 1963 - Estatu Batuak: Alcatrazeko espetxe federala itxi zen.
- 1990 - Namibia Hegoafrikatik independizatu zen.
- 2005 - Minnesotako eskola batean egondako tiroketan 10 hildako egon ziren.
Arte eta kultura[aldatu]
- 2009 - Xabier Silveirak 2009ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.
- 2010 - Julio Soto gorritiarrak 2010eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.
Zientzia eta teknologia[aldatu]
Kirolak[aldatu]
Euskal Herria[aldatu]
- 1943 - Aviron Bayonnais errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 3-0 irabaziz S.U. Agen-en aurka.
Mundua[aldatu]
- 2010 - Frantziak 2010eko Sei Nazioen Torneoa eta Grand Slama irabazi zituen.
Jaiotzak[aldatu]
Euskal Herria[aldatu]
- 1898 - Juan Garmendia, idazle eta euskaltzain urgazle gipuzkoarra. (h. 1989)
- 1970 - Asier Hormaza, aktore bizkaitarra.
- 1974 - Gotzon Barandiaran, idazle bizkaitarra.
- 1975 - Xabier Aldai, idazle gipuzkoarra.
Mundua[aldatu]
- 1685 - Johann Sebastian Bach, konpositore eta organista alemaniarra. (h. 1750)
- 1768 - Joseph Fourier, matematikari eta fisiko frantziarra. (h. 1830)
- 1940 - Solomon Burke, estatubatuar soul eta blues musikaria. (h. 2010)
- 1959 - Nobuo Uematsu, musikagile japoniarra.
- 1958 - Gary Oldman, ingeles aktore eta zinema zuzendaria.
- 1980 - Ronaldinho, futbolari brasildarra jaio zen.
Heriotzak[aldatu]
Euskal Herria[aldatu]
- 2011 - Txutxi Aranguren, euskal futbolari eta entrenatzailea (j. 1944).
Mundua[aldatu]
- 1991 - Leo Fender gitarra-produktore estatubatuarra (j. 1909).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu]
| Urteko hilak | ||
|---|---|---|
|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |
||