Joseph Paxton
Wikipedia(e)tik
Sir Joseph Paxton (Milton Bryant, Bedfordshire, Ingalaterra, 1803ko abuztuaren 3a - Sydenham, Ingalaterra, 1865eko ekainaren 8a) ingeles margolaria, ingeniaria eta arkitektoa izan zen.
[aldatu] Biografia
Arkitektura modernoaren aitzindaria izan zen. Metalez eta beiraz osatutako lehen eraikuntzak egin zituen. Berak eraiki zuen 1851ko Mundu Erakusketa zela eta Londresko Hyde Parken jarri zuten kristalezko jauregia. Erakusketa amaitu ondoren, atalez atal hartu, eta Sydenhamen eraiki zuten berriz (1934).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.