Josu Frade

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josu Frade
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1948 (75/76 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksindikalista

Josu Frade Odriozola (Bilbo, 1948) bizkaitar sindikalista da. Iberdrola elektrizitate-konpainian lan egiten du. 1973az geroztik UGT-Euskadiko afiliatua da, eta hainbat kargu izan ditu sindikatuaren barruan. Besteak beste, Iberdrolako delegatu sindikala izan da, UGT-Bizkaiko Zuzendaritzaren antolamendu-idazkaria (1976-1980) eta UGT-Euskadiko Erakunde Ekintzetako idazkaria (1986-1990). 1990ean, UGT-Euskadiko idazkari hautatu zuten, eta 1994an, Gasteizen egindako VI. Biltzarrean, berriz hautatu zuten. Gaur egun, ehungintza-, kimika- eta elektrizitate-arloko enpresak biltzen dituen UGTren Federazioko idazkari nagusia da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]