Julian Barnes
Julian Barnes (Leicester, Ingalaterra, 1946ko urtarrilaren 19a) idazle ingelesa da.
[aldatu] Biografia
Oxfordeko Unibertsitateko Magdalen Collegen ikasi zuen. Lexikografo jardun zuen Oxford English Dictionary hiztegian. New Stateman, Sunday Times, The Observer eta New Yorker egunkarietan lan egin du berriemaile eta zutabe-idazle gisa.
1980an, lehen eleberria argitaratu zuen, "Metrolandia", eta Somerset Maugham saria irabazi zuen. 1982an, "Elkar ezagutu aurretik" argitaratu zuen, eta 1984an, "Flauberten loroa". Eleberri horrek ospe handia eman zion, eta oso harrera ona izan zuen Frantzian. Ingeles batek idatzi eta Medici sari ospetsua irabazi zuen lehen liburua izan zen (1986).
Zenbait polizia-nobela ere idatzi ditu Dan Kavanagh izengoitiaz. Inondik ere, Barnesen obrarik ospetsuena ipuin-bilduma bat da, guztiz originala, "Munduaren historia bat hamar kapitulu eta erdian" (1989). Beste liburu aipagarri batzuk ere idatzi ditu, hala nola "Eguzkiari begira" (1988), "Gaiaz hizketan" (1991), "Arantzurdea" (1992), "Maitasuna eta abar" (1992), "Londresko gutunak" (1995) eta "Inglaterra, Inglaterra" (1999).
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Julian Barnesen web-orria
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.