Saul Bellow

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Saul Bellow Miamin, 1990 aldera

Saul Bellow (Lachine, Quebec, 1915ko ekainaren 10a - Brookline, Massachusetts, 2005ko apirilaren 5a) estatubatuar eleberrigilea izan zen. Errusiako judu etorkinen familiakoa zen, eta eleberrietan Estatu Batuetako juduen arazoak azaldu zituen, bereziki. Lehen eleberrian (The Dangling Man, 1944) Kafkaren lanen antzeko giroa agertu zuen. Bellowri idazle gisa aldaketa handia ekarri zion The Adventures of Augie March (1953) eleberrian Chicagoko bere haurtzaroa kontatu zuen. Geroztik plazaratu zituen zenbait lan: Henderson, the Rain King (1959); Herzog (1964), haren eleberririk ezagunena; Mr. Sammler’s Planet (1970); Humboldt’s Gift (1975); To Jerusalem and Back (1976), bidaia egunkaria; The Dean’s December (1981).

Egilearen jardun eremua eguneroko bizitzaren alderdi bitxi eta ezohikoa da, eta zoriak hartaraturik beren alderdi iluna aztertzera behartuta dauden pertsonaiak aurkezten ditu. 1977an Literaturako Nobel Saria eman zioten. Azkenaldiko lan nagusiak hauek ditu: Bellarosa konexioa (1991) eta Benetakoa (1997) eleberri laburrak, aurrekoak bezala gizatasunaren miseria begirada zorrotzez aztertzen dutenak.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak eta eleberri laburrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dangling Man (1944)
  • The Victim (1947)
  • The Adventures of Augie March (1953)
  • Carpe Diem (1956)
  • Henderson the Rain King (1959)
  • Herzog (1964)
  • Mr. Sammler's Planet (1970)
  • Humboldt's Gift (1975), Pulitzer Prize for Fiction 1976
  • The Dean's December (1982)
  • More Die of Heartbreak (1987)
  • A Theft]] (1989)
  • The Bellarosa Connection (1989)
  • The Actual (1997)
  • Ravelstein (2000)

Narrazio laburren bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mosby's Memoirs (1968)
  • Him with His Foot in His Mouth (1984)
  • Something to Remember Me By: Three Tales (1991)
  • Collected Stories (2001)

Saiakerak eta beste[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • To Jerusalem and Back (1976) - Memoir
  • It All Adds Up (1994) - Essay collection
  • Saul Bellow: Letters, edited by Benjamin Taylor (2010) - Correspondence

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saul Bellow Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.