Julie Newmar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Julie Newmar
Julie Newmar
Datu pertsonalak
Izen osoa Julie Chalene Newmar
Jaio 1933ko abuztuaren 16a (80 urte)
Los Angeles, Kalifornia (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak Batman
IMDB IMDBko fitxa

Julie Chalene Newmar (Los Angeles, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1933ko abuztuaren 16a - ) aktore, dantzari eta abeslari estatubatuarra da. Ezaguna da Batman telesailean Catwomanen papera antzezteagatik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julie Newmar Los Angelesen (Kalifornia) jaio zen. Helen Jesmer eta Donald Newmeyerren hiru seme-alabetatik zaharrena da. John Marshall ikastetxean graduatu zen.

Izenez aldatu baino lehen, bere lehendabiziko agerraldiak Slaves of Babylon (1953) eta Serpent of the Nile (1953) filmetan izan ziren. Gainera, The Band Wagon eta Demetrius and the Gladiators filmetan dantzatzeaz gain, Los Angelesko Operarekin dantzatu zuen. Halaber, Universal Studiosen koreografoa eta dantzaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950eko hamarkadaren hasieran Louis L'Amour eleberrigilearekin harreman sentimentala izan ondoren, 1977ko abuztuaren 5ean J. Holt Smith abokatuarekin ezkondu zen, baina 1984an banandu ziren. Berarekin, seme bat izan zuen, John Jewl Smith.

Pantien asmatzailea eta ondasunen inbertitzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko eta 1980ko hamarkadetan Newmarrek bere panti marka propioa asmatu eta merkaturatu zuen, Nudemar, baita bularretakoak ere egin zituen.

1980ko hamarkadan UCLAn ikasi ondoren, Newmarrek Los Angelesko ondasunetan inbertitzen hasi zen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebistan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julie Newmar Aldatu lotura Wikidatan