Julius Erving

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Julius Erving
Julius Erving
Datu pertsonalak
Izen osoa Julius Winfield Erving II
Ezizena "Dr. J"
"The Doctor"
Jaio 1950eko otsailaren 22a
Ameriketako Estatu Batuak Roosevelt, New York (Estatu Batuak)
Garaiera 2,01 m
Pisua 95 kg.
Ibilbidea
Institutua Roosevelt High School
(Roosevelt, New York, Estatu Batuak)
Unibertsitatea University of Massachusetts Amherst (Amherst, Massachusetts, Estatu Batuak)
Draft NBA 1. txandan 12.postuan 1972ko NBAko Draft, Milwaukee Bucks
Kluba Erretiratuta
Liga ABA / NBA
Posizioa Hegalekoa
Lorpenak
NBAko txapelketa 1 (1983)
ABAko 2 txapelketa (1974 eta 1976)
3 aldiz NBAko Jokalari Baliotsuenaren Saria (ABA, 1974, 1975 eta 1976) eta (NBA, 1981)
Basketball Hall of Fameko kide gisa hautatua
NBAko historiako 50 jokalari onenen artean hautatua (1996)
11 parte hartze NBAko All Starrrean
5 parte hartze ABAko All Starrean
NBAko All Star partidako Jokalari Baliotsuenaren Saria (1977 eta 1983)

Julius Winfield Erving II (1950ko otsailaren 22a, Roosevelt, New York, Estatu Batuak), saskibaloi zaleen artean ezagunagoa Dr. J ezizenaz, 1970 eta 1980ko hamarkadan nabarmendu zen saskibaloiko jokalari estatubatuarra izan zen. Bere ibilbide profesionala lehenbizi ABA ligan eta gerora NBA ligan garatu zen.

Ervingek bere kirol ibilbidean zehar hiru txapelketa, NBAko Jokalari Baliotsuenaren Saria lau aldiz, eta ABAko saskiratzaile onenaren saria hiru aldiz bereganatu zituen. ABA ligan Virginia Squires eta New York Nets taldeekin jokatu zuen, NBAan aldiz Philadelphia 76ers taldearekin. Saskibaloi profesionalaren historiako bosgarren saskiratzailerik onena da, ABA eta NBA ligetan denera 30.026 puntu lortu zituelarik.

Erving NBAko 50 jokalari onenetako bat bezala izendatu zuten eta 1993 urtea ez geroztik Basketball Hall of Fame aretoan dago. Bestalde, saskibaloiko birrinketen (slan dunk) antzindaria izan zen, Tomahawk izeneko bere birrinketa ospetsu bilakatu zuelarik.

Dr.J-ak saskibaloiaren historiarako jokaldi ahaztezin eta mitiko bat laga zuen: Baseline Move, hau saskirako sarrera ikusgarri bat zen, baloia esku batez zeramala taularen atzealdetik saskira hurbildu eta bere buruari bira emanaz saskiratzea era dotorean gauzatzen zuen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julius Erving Aldatu lotura Wikidatan