Junio Bruto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Luzio Junio Bruto

Junio Bruto, latinez Lucius Iunius Brutus Erromatar Errepublikako fundatzaile mitiko bat zen. 509an Erromako lehen kontsuletako bat ere bazen.

Hautaketa hori baino lehen, Erroma erregeek gobernatzen zuten. Azken erregea, Luzio Tarkinio Superbo, boteretik kentzeko matxinadaren burua izan zen Bruto, Tarkinioren semeak Brutoren arreba, Lukrezia, bortxatu zuelako. Tito Liviok ematen digu horren guztiaren berri. Nolanahi ere, galiarrek Erroma arpilatu (K. a. 390) baino lehenagoko kontuez ez zegoen inolako erregistrorik, Tito Livioren garaiarako ere ez. Hori zela eta, garai horretarako kontakizunak historian baino legendan oinarritzen dira.

Tito Liviok zioenez, Brutok bazeuzkan Tarkinio hiltzeko zioak. Izan ere, Tarkiniok Brutoren anaia baten hilketa agindu zuen, anaia hori Tarkinio errege bihurtzearen kontra agertu zelako.

Bruto Tarkinioaren familian mozorraturik sartu zen. Haren semeekin Delfoseko Orakulura joan zen, Erromako hurrengo erregea zein izanen zen jakitera. Orakuloak erantzun zien amari musu bat emanen zion lehenengoa izanen zela erregea. Brutok uste zuen Orakulok lurraz ari zela. Horregatik, estropezu egindakoan musu bat eman zion lurrari.

Erromara itzulita, hiria alboko tribu baten kontra borrokatzen ari zen. Brutok orduantxe ezagutu zuen Lukrezia bortxatu zutela. Emakumeak, gainera, ohore galduta, bere buruaz beste egin zuen. Brutok erregearen kontrako matxinada abian jarri zuen. Tarkinio eta haren familia hiritik botata, Brutok boterea Erromako Senatuan geratzen zela aldarrikatu zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Junio Bruto Aldatu lotura Wikidatan