KRI Nanggala (402)

Wikipedia, Entziklopedia askea
KRI Nanggala (402)
Fabrikazioa
FabrikatzaileaHowaldtswerke-Deutsche Werft (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaAlemania
Historia
Hondoratzea 2021eko apirilaren 21a
Wreck found 2021eko apirilaren 25a
KudeatzaileaIndonesian Navy (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dimentsioak59,5 (luzera) m
Abiadura25 kn

KRI Nanggala (402) Indonesiaren Armadako eraso-itsaspeko izan zen. Mundu osoan ezaguna egin zen 2021eko apirilaren 21ean itsas azpian desagertu zenean. Barruan 53 militar zihoazten eta guztiak hil ziren. Itsaspekoa maniobra militarrak egiten ari zen. Bere arrastoa Indonesian galdu zen, Bali iparraldean.[1]

Itsaspekoaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsaspekoa diesel-elektriko transmisiokoa Indonesiako Armadakoa zen, Cakra klasekoa. 1977ean enkargatu zuten eta 1980an ureztatua izan zen. Zerbitzuan 1981ean hasi zen. Ontziak informazio bilketa egiten zuen Indiako ozeanoan eta Ekialdeko Timor inguruan. 2012an, itsaspekoak moldaketa handia izan zuen.

Istripua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apirilaren 21]]ean, Euskal Herrian 22:46 zirela, urperatu zen azkenekoz ontzia. Indonesiako armadak azaldu zuenez, ordu laurden geroago torpedo bat jaurtitzeko maniobra hasi zuen. 21:25ean jaso zuten azken mezua urpekotik, torpedoa jaurtitzeko baimena eman aurretik. Alarma guztiak piztu zirenetik, etengabeak izan ziren bilaketa lanak; horietan beste hainbat estatuk ere hartu zuten parte, besteak beste, Singapurrek, Indiak eta AEBek.

Iturri ofizialen arabera, urpekoaren atzeko eta aurreko zatiak askatu egin ziren erdikotik, eta azken hori osorik geratu bazen ere, arrakalak zituen. Adituek uste dute 400 eta 500 metro arteko sakoneran zegoela hasi zirela arrakalak agertzen, ontzia ez baitzegoen prestatuta 400 metro baino gehiagoko sakoneran ibiltzeko. Sakonera handiak zaildu egiten zituen lanak, Indonesiako urpekoak ez baizeuden prestatuta halakoetan ibiltzeko.

Itsas armadako buru Yudo Marganok zehaztu zuenez, istripua ez zen izan giza akats baten ondorioz.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]