Kanada (filosofoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kanada (filosofoa)

Bizitza
JaiotzaDvārakā (en) Itzuli, K.a. II. mendea
HeriotzaK.a. II. mendea ( urte)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa

Kaṇāda (sanskritoz: कणाद), Ulūka, Kashyapa, Kaṇabhaksha edo Kaṇabhuj izenekin ere ezaguna[1][2], antzinako zientzialari natural eta filosofo indiarra izan zen, indiar filosofiako Vaisheshika eskola sortu zuena, indiako lehen fisikaren ordezkaria[3][4].

Kalkuluen arabera, K.a. VI. eta II. mendeen artean bizi izan zen, baina gutxi dakigu bere bizitzari buruz[5][6][7]. Bere izen tradizionalak «atomo irenslea» esan nahi du, eta fisikaren eta filosofiaren ikuspegi atomista baten oinarriak garatzeagatik ezaguna da, Vaiśeṣika Sūtra testu sanskritoan[8]. Bere testua, Kaṇāda Sutras edo «Kaṇādaren Aforismoak» izenez ere ezagutzen da[9].

Kaṇādak sortutako eskolak unibertsoaren sorrera eta existentzia azaltzen du teoria atomista bat proposatuz, logika eta errealismoa aplikatuz, eta gizateriaren historian ezagutzen den lehen ontologia errealista sistematikoa da[10]. Dena azpibanatu daitekeela iradoki zuen, baina azpibanaketa honek ezin du betiko jarraitu, eta entitate txikiagoak (paramanu) egon behar dira, zatitu ezin direnak, betierekoak direnak, modu ezberdinetan gehitzen direnak, identitate bakarra duten substantzia eta gorputz konplexuak sortzeko, beroa dakarren prozesu bat, eta hau da existentzia material osoaren oinarria[11]. Ideia horiek Atman (arima, izana) kontzeptuarekin erabili zituen moksha lortzeko teista ez zen bitarteko bat garatzeko[12][1]. Fisikaren ikuspegitik ikusiz gero, bere ideiek behatzailearen paper argia inplikatzen dute aztertzen ari den sistemarekiko independente gisa. Kaṇādaren ideiek hinduismoaren beste eskola batzuetan eragina izan zuten, eta bere historian zehar, estuki lotu ziren indiar filosofiaren Nyaya eskolarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Sharma, Chandradhar. (1987). A critical survey of Indian philosophy. Motilal Banarsidass ISBN 81-208-0364-7. PMC 224350771. (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  2. (Ingelesez) Riepe, Dale Maurice. (1996-12). Naturalistic Tradition in Indian Thought. Motilal Banarsidass Publ. ISBN 978-81-208-1293-2. (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  3. Hegel's philosophy of the historical religions. BRILL 2012 ISBN 978-90-04-22815-3. PMC 794328514. (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  4. Fowler, Jeaneane D.. (2002). Perspectives of reality : an introduction to the philosophy of Hinduism. Sussex Academic Press ISBN 1-898723-93-1. PMC 49530055. (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  5. Leaman, Oliver. (1999). Key concepts in Eastern philosophy. Routledge ISBN 0-203-00581-3. PMC 559662356. (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  6. Ganeri, Jonardon. (2012). The self : naturalism, consciousness, and the first-person stance. Oxford University Press ISBN 978-0-19-965236-5. PMC 759910886. (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  7. «Language and Testimony in Classical Indian Philosophy > Approximate Chronology of Indian Philosophers (Stanford Encyclopedia of Philosophy)» plato.stanford.edu (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  8. Kanada; Sankara Misra; Chandrakanta Tarakalankara; Jayanarayana Tarkapanchanana. (1923). The Vaisesika sutras of Kanada. Translated by Nandalal Sinha. Allahabad Panini Office (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  9. Kaṇāda. (2016). Matter and mind : the Vaiśeṣika Sūtra of Kaṇāda. ISBN 978-1-988207-13-1. PMC 953630009. (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  10. Fowler, Jeaneane D.. (2002). Perspectives of reality : an introduction to the philosophy of Hinduism. Sussex Academic Press ISBN 1-898723-93-1. PMC 49530055. (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).
  11. Margenau, Henry. (1978). Physics and philosophy : selected essays. D. Reidel Pub. Co ISBN 90-277-0901-7. PMC 4004462. (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  12. Lochtefeld, James G.. (2002). The illustrated encyclopedia of Hinduism. (1st ed. argitaraldia) Rosen ISBN 0-8239-2287-1. PMC 41612317. (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]