Bero

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eguzkiko beroa bizitzaren oinarrizko indarra da.

Fisikan, beroa (Q ikurraren bidez adierazten dena), gorputz edo sistema batetik beste batera tenperatura-diferentzia baten ondorioz transferitzen den energia da. Termodinamikan, beroaren neurri adierazgarri gisa TdS kantitatea erabiltzen da, alegia, objektu baten tenperatura absolutua bider sistema baten entropiaren kantitate diferentziala, objektuaren mugan neurtua. Objektu batetik besterako bero-transferentzia, bigarrena tenperatura berean edo altuagoan dagoenean, bero-ponpa baten bidez egin behar da. Tenperatura altuko gorputzak, bero-transferentzia altuagoak eduki dezaketenak, erreakzio kimikoen bidez sor daitezke (esaterako errekuntza erabiliz), erreakzio nuklearren bidez (esaterako, Eguzkian gertatzen den fusio nuklearra), erradiazio elektromagnetikoaren disipazioaren bidez (berogailu elektrikoetan bezala), edo modu mekanikoan (esaterako, marruskaduraz). Bero-transferentzia, berriz, erradiazio termiko bidez, kondukzio bidez edo konbekzio bidez gerta daiteke.

Tenperatura barne-energiaren (entalpiaren) neurri gisa erabiltzen da. Beroa tenperatura ezberdina daukaten bi objekturen (edo objektu beraren bi arearen) artean transferituko da soilik, termodinamikaren zero legeak dioen bezala. Bero-transferentziaren pean dagoen objektu baten tenperatura eta fasea bero sorraren eta bero-ahalmenaren araberakoa da. Badago beroaren inguruko beste kontzeptu bat ere, energia termikoa, hau da, gorputz baten tenperatura igotzean gorputz horrek irabazten duen energia.

[aldatu] Bero eta tenperaturaren pertzeptzioa

Gorputzen tenperatura neurtzeko termometroa erabiltzen dugu. Gizakiok, azalean sentitzen dugu beroa. Termometroa: Gorputzen tenperatura neurtzeko tresna da. Gorputzen artean gertatzen den beroaren transmisioan eta beroak sortzen duen dilatazio-efektuetan oinarrituta dago. Termometroak honako osagai hauek ditu:

  • Xurgaturiko beroaren eraginez dilatatuko den substantzia.Gehienetan, merkurioa izaten da
  • Dilatatzen den substantzia pilatzeko biltegia.
  • Zilindroa, mutur batetik biltegiarekin elkartuta eta bestetik itxita. Biltegiko substantzia dilatatzean, zilindroa gora egiten du.
  • Eskala graduatuan, dilataturiko substantziak zilindroan gora lortzen duen altuera irakurri ahal izateko.

Termometroaren funtzionamendua:Gorputzen tenperatura neurtzeko, termometroaren biltegia gorputza ukitzen jarri behar da. Une horretatik aurrera hasten da beroaren transferentzia, gorputzaren eta merkurioaren tenperatura berdindu arte. Merkurioa dilatatu egiten da, zilindroa gora edo behera, eta azkenean gorputzaren tenperatura adieraziko digu eskala graduatuan. Orduantxe lortzen da oreka termikoa. Azala:Azalari esker, hainbat eta hainbat sentsazio jaso ditzakegu, zenbait estimulu hautematen dituzten errezeptore sentikorrak ditugulako. Azalean bi geruza desberdintzen dira: epidermisa eta dermisa. Epidermisean minaren errezeptoreak daude, eta, dermisean, beroarenak, presioarenak eta ukipenarenak. Errezeptoreak suspertu egiten dira ukipenaren edo bero-iturri baten hurbiltasunaren ondorioz, eta jasotako informazio burmuinera igortzen dute bizkarrezur muinaren bitartez. Azalean, gainera, barne-tenperatura konstante iraunarazten duten beste elementu batzuk ere baditugu: ileak, gorputzaren beroa gordetzen dutenak; bilgor guruinak; ileari eta azalari elastikotasuna emateko gantz bereziak dutenak; eta izerdi guruinak, gorputzaren tenperatura erregulatzeko izerdia sortu eta jariatzen dutenak.

[aldatu] Ikus, gainera