Karen Ann Quinlan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Karen Ann Quinlan
Karen Ann Quinlan
Datu pertsonalak
Izen osoa Karen Ann Quinlan
Jaio 1954ko martxoaren 29a
Scranton, Pennsylvania (AEB)
Hil 1985eko ekainaren 11
New Jersey (AEB)

Karen Ann Quinlan (Scranton, Pennsylvania, AEB, 1954ko martxoaren 29a, - New Jersey, AEB, 1985eko ekainaren 11) 21 urte zituenean eta alkohol eta barbituriko ugari hartu eta gero, koman erori zen neska bat izan zen, garuneko kalte alderantzezinak jasan zituelarik. Bizirik iraunarazi zioten 1985era arte eta, gurasoek eskatutako epai luze baten ondoren, hiltzen utzi zioten. Eutanasiaren gaia pil-pilean jarri zuen eta galdera garrantzitsuak sortu zituen bioetikan eta eskubide zibilen eremuan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karen Ann Quinlan Scrantonen jaio zen, Pennsylvanian, AEB 1954ko martxoaren 29an. Ama irlandar jatorrikoa zen eta ezkongabea. Haurrak aste gutxi batzuk zituenean, adoptatzeko eskaini zuen eta Joseph eta Julia Quinlanek hartu zuten. Bikotea Landingen bizi zen, New Jerseyn, eta hantxe eman zituen Karenen bere lehen 20 urteak, 1956 eta 1957an jaioko ziren Mary Ellen eta John anaia-arrebekin batera.

Egoera begetatiboan geratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975eko apirilean, festa baterako erositako soinekoa jantzi nahi zuela-eta, Karenek dieta zorrotz bati eman zion hasiera. Apirilaren 15ean, azken 48 ordutan ia ezer jan gabe zegoen, ogi apurren bat besterik ez, eta horrelaxe joan zen adiskide baten etxean egiten ari ziren festara.

Festan zehar, alkohol eta barbituriko dexente kontsumitu zuen eta Karenek mareatuta zegoela esan zien adiskideei, etxeko ohetako batean deskantsatzera joan zelarik. Hantxe aurkitu zuten gero, inkontziente eta arnasarik gabe. Larri eraman zuten ospital batera eta arnasketa artifiziala ezarri behar izan zitzaion. Hala ere, garunari egindako kaltea atzeraezina zen eta egoera begetatiboan geratu zen neska.

Ez zuten arnasketaren etenaren arrazoia adierazi, baina badirudi alkohol eta barbiturikoen eragina elikadura faltari erantsi zitzaiola emaitza latz hura ondorioztatuz.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilabete batzuk eman zituen horrela eta Karenen gurasoek bizirik mantentzen zuen makina hura itzaltzeko eskatu zuten, bere alabak betirako deskantsa zezan, baina ospitaleak uko egin zion eskariari.

1976an, Quinlan familiak New Jerseyko Auzitegi Gorenean aurkeztu zuten arazoa eta baimena eman zien gurasoei alabaren "bizitza"rekin bukatzeko. Denen harridurarako, makina kendu zitzaionean, Karenek arnasketa berreskuratu zuen eta sendatuko zen itxaropena zabaldu zen. Horregatik ezarri zioten berriro arnasketa-makina eta 9 urte luzez jarraitu zuen "bizitzen". Era begetatiboan bizi zen, 1985ean neumoniaz hil zen arte; une horretan, 36 kilo baino ez zituen pisatzen.

Karenen kasuak galdera asko zabaldu zuen eta medikuen ekinenganako kritika piztu zen. Epaiketa haren ondoren, etika ospitalarioa zainduko zuten komiteak osatu ziren.