Karl Guthe Jansky
Wikipedia(e)tik
Karl Janskyk eraikitako lehen irrati-teleskopioaren egiazko tamainako kopia. National Radio Astronomical Observatory, AEB
Karl Guthe Jansky Estatu Batuetako ingeniaria (Oklahoma, 1905 - New Jersey, 1950). Lurraz kanpoko iturri bati irrati-uhinak jaulki dakizkiokeela frogatu zuen, eta irrati-astronomiaren oinarriak ezarri zituen. Bi norabidetako antena bat eraiki zuen, eta horri esker aurkitu ahal izan zituen interferentzia-iturriak, bat izan ezik. Izarretatik zetorren irrati-interferentzia bat aurkitu zuen 1931n.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.