Karl Philipp Schwarzenberg
Wikipedia(e)tik
Karl Philipp Schwarzenberg Austriako [[[mariskal]]a (Viena, 1771 - Leipzig, 1820). 1809tik 1812ra, enbaxadore izan zen Frantzian. 1812an, Errusiako Kanpainan parte hartu zuen, 13.000 gizonen buru zela. Bohemiako gudarosteko buruzagia zela, Napoleon garaitu zuen Leipzigen, Alemania alderik alde igaro zuen, eta Frantziaraino barneratu zen Suitzatik (1813-1814). 1817an utzi behar izan zuen lana, elbarri geratu baitzen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.