Karlos I.a Borboikoa (Erruango artzapezpikua)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Karlos I.a Borboikoa (Ruango artzapezpikua)

Karlos I.a Borboikoa, Erruango artzapezpikua (1523-1590), Karlos IV.a Borboikoa eta Frantziska Alençongoaren semea zen, kardinala ere bai, Henrike IV.a Frantziakoaren aita zen Antonio Borboikoaren anaia txikia.

Neverseko gotzaina 17 urterekin (1540-1545), jarraian, Ruango artzapezpikua izan zen 1550 eta 1590 bitartean, Nanteseko gotzaina 1550etik 1554 arte eta aita santuaren legatua Avignonen 1565etik 1590 arte. 1584an, Alençongo dukea hil zenean, Parisko Liga Santuak, Frantziako tronurako hautagaitzat hartu zuen, protestanteak oinordekotzatik kanpo utziak izan baitziren. Henrike III.a Frantziakoak, atxiloarazi egin zuen, eta, 1589an, Ligakoek, Karlos X.a izenarekin Frantziako errege izendatu zutenean, Fontenay-le-Comten espetxeratua jarraitzen zuen. Berak propio uko egin zion pribilegio horri, eta bere iloba Henrike IV.aren legitimitatea onartu zuen. Oraindik espetxean zegoela hil zen, hurrengo urtean.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos I.a Borboikoa (Erruango artzapezpikua) Aldatu lotura Wikidatan