Antonio I.a Nafarroakoa
|
||||
|---|---|---|---|---|
| Titulua | Nafarroako errege | |||
| Agintaldia | 1555 - 1562 | |||
| Koroatzea | ez | |||
| Jaio | 1518ko apirilaren 22an La Fère herrian |
|||
| Hil | 1562ko azaroaren 17an Les Andelys hirian |
|||
Antonio I.a, (La Fère, 1518ko apirilaren 22-Les Andelys, 1562ko azaroaren 10) Nafarroako errege ezkontidea izan zen (1555-1562).
Eduki-taula |
[aldatu] Bizitza
1518ko apirilaren 22an jaio zen La Fère hirian. Gurasoak Vendômeko duke Karlos Borboikoa eta Alençongo dukearen alaba Frantziska Alençongoa zituen. 1537ko martxoaren 25an, aita hil zelarik, Vendômeko duke eta Borboi etxeko buru bilakatu zen.
1548ko, urriaren 20an, Moulins hirian, ezkondu zen Nafarroako erregearen alaba zen Joanarekin. Horrela, Foix, Bigorra, Armagnac eta Perigordeko konde eta Bearnoko bizkonde bihurtu zen. 1555eko maiatzan, emaztearen bidez, bilakatu zen Nafarroako errege. Gaztelako Nafarroa okupatuta zuenez, 1558ko urrian, Antoniok antolatu zuen gudarostea Nafarroako gerla berpizteko. Baina kanpaina hasieratik porrotera joan zen, helburua zen Hondarribia gerlarako prest zelako.
1559ko abenduan, Antoniok bideratu zuen bidaia diplomatikoa. Entregatu behar zuen Frantziako printzesa Elixabet Espainiako mugan. Elixabet ezkondu behar zen Espainiako erregearekin. Antoniok erabaki zuen entrega egitea Nafarroatik pasatuz, baina Orreagan, Espainiako delegazioak ez zion utzi aurrera segitzea.
1560ko abenduan, Frantziako Frantzisko II.a hil ondoren, erresumako buruzagia izendatua izan zen, Katalina Medici erregina laguntzeko. 1562ko martxoan, "erlijio gerla" edo gerla zibila piztu zen Frantzian. Nahiz eta anaia Luis protestanteen buruzagia izan, Antoniok, erresumako armadaren teniente jenerala izanda, gudaroste errealaren burua hartu zuen. Askotan aldatu zuen erlijioaz, benetako erlijio uste sendoak ez zituelako. Katolizismora federa itzuli zenean, emazteak utzi zuen. Louise Béraudièrekoa, ezizenez "Rouet ederra" maitalea zuen eta 1555ean seme bat izan zuten. Emaztea higanoten alde egin zuenean, Antoniok komentu batean sartzea saiatu zuen eta Joanak Bearnora ihes egin zuen.
1562ko urrian Rouen hiria setiatzen hasi zuen. Han larriki zauritu zuten azaroaren 3an. Bere tropek lortu zuten hiriaren hartzea, baina geroxeago hil zen Les Andelys hirian 1562ko azaroaren 10an.
[aldatu] Familia
| Aitona Vendômeko kondea |
Amona Luxenburgokoa |
Aitona Alençongo dukea |
Amona Lorenakoa |
| Aita Vendômeko dukea |
Ama Alençongoa |
||
Nafarroako erregea |
|||
[aldatu] Ezkontza eta haurrak
1548ko, urriaren 20an, Moulins hirian, Henrike II.a Nafarroako erregearen Joana alabarekin ezkondu zen. Bost seme-alabak izan zituzten:
- Henrike (1551-1553), haurtzaroan hila.
- Henrike (1553-1610), Nafarroako eta Frantziako errege.
- Luis Karlos (1555-1557), haurtzaroan hila.
- Madalena (1556-1556), haurtzaroan hila.
- Katalina (1559-1604), Henrike II.a Lorrenakoa dukearekin ezkondua 1599an.
[aldatu] Ikus, gainera
| Aurrekoa: |
Antonio I.a Vendôme-ko duke (1537-1562) |
Ondorengoa: |
| Aurrekoa: |
Antonio I.a Nafarroako errege (1555-1562) eta Joana III.a Nafarroako erregina (1555-1572) |
Ondorengoa: |
|
||||||||||||||||