Nantes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nantes

Pays de la Loire
Nanteseko uhartearen ikuspegia.
Nanteseko uhartearen ikuspegia.
Nantesko bandera

Nantesko armarria

Izen ofiziala Nantes
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
 Frantzia
Pays de la Loire
Loire-Atlantique (44)
Nantes (burua)
Alkatea Jean-Marc Ayrault (PS)
(2001-2008)
Herritarra nantestar
Koordenatuak 47°13′5″N 1°33′10″W / 47.21806°N 1.55278°W / 47.21806; -1.55278Koordenatuak: 47°13′5″N 1°33′10″W / 47.21806°N 1.55278°W / 47.21806; -1.55278
Nantes non dagoen adierazten duen Frantzia-ko/-go/-eko mapa
Nantes
Eremua 65,19 km2
Posta kodea 44000, 44100, 44200 eta 44300
Biztanleria 282,047 bizt. (2009)
Dentsitatea 4,33 bizt./km²
Sorrera zeltarra
INSEE kodea 44109
http://www.nantes.fr/

Nantes (Naoned, bretoieraz, eta Naunnt, galoz) Frantziako mendebaldeko hiria da, Pays de la Loire eskualdeko eta Loire-Atlantique departamenduko hiriburua. Batzuen ustez, Bretainiako hiriburua ere bada.

2009an, 282.047 biztanle zituen (4.327 biz./km2). Frantziako seigarren hiri populatuena zen, beraz.

Loira ibaiak zeharkatzen du.

Administrazio autonomoko portua da. Hidrokarburoak, petrolio findugabea eta findua, sufrea, porlana, banana, azukrea eta lantzeko zura sartzen dira, batez ere. Portuko merkataritzarekin oso lotua dago hango industria. Industrian, metalurgiak eta ontzigintzak dute garrantzirik handiena. Batez ere, trenetako eta hegazkinetako piezak, ontzietako eta nekazaritzako makinak, etxe-barruko elektrizitate-tresnak eta diesel motorrak egiten dira, metalurgian; elikagai-industrian, arrain-kontserbak eta azukre-finketa egiten da.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoa Zbk Biztanleria Mapa
Centre-ville Nantes 1
25.621
Quartiers de Nantes.png
Bellevue-Chantenay Nantes 2
24.163
Dervallières-Zola Nantes 3
33.567
Hauts-Pavés-Saint-Félix Nantes 4
32.216
Malakoff-Saint-Donatien Nantes 5
31.635
Île de Nantes Nantes 6
13.110
Breil-Barberie Nantes 7
22.292
Nantes Nord Nantes 8
23.696
Nantes Erdre Nantes 9
24.146
Doulon-Bottière Nantes 10
29.475
Nantes-Sud Nantes 11
10.422
Iturriak : INSEE[1] 2003an guztira 270.343 biztanle

Artea eta ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nantesko katedrala

Hirian dauden eraikinik ikusgarrienak hauek dira: gotiko eta Errenazimentu garaiko gaztelua —Bretainiako Frantzisko II.ak XV. mendearen erdialdean egina, eta gaur herri-artearen, apainketa-artearen eta itsasoaren museo bihurtua—, San Petri eta San Pauloren katedrala —1434-1893 bitartean egina eta berritua—, Ama Sortzez Garbiaren eliza —XV. mendekoa— eta udaletxea —XVII. mendekoa—.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Nantesko ediktua

1598ko apirilaren 13an, Henrike III.a Nafarroakoa Frantziako erregeak erlijio-gerrak eteteko asmoz zabaldu zuen agindu-multzoa. Ediktu horretan, gainerako herritarrek zituzten eskubide berberak ezagutzen zitzaizkien higanotei, haien erlijioaren arabera jokatzeko askatasuna eta politika-karguetarako hautatuak izateko edo epaile-lanetan aritzeko eskubidea. Ehun bat hiri uzten zitzaizkien, gainera, babeslekua izan zezaten. Ediktu hori indarrik gabe utzi zuen 1685ean Luis XIV.ak, eta higanotek erlijio katolikoa onetsi edo atzerrira (200.000) joan behar izan zuten.

Ikustekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nantes Aldatu lotura Wikidatan