Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa
Convergència Democràtica de Catalunya
(CDC)
Presidentea Artur Mas
Buruzagia Lluís Corominas
Josep Rull
Sorrera 1974ko azaroa
Egoitza nagusia C/ Còrsega, 331
08002 Bartzelona
Ideologia politikoa Zentrista, liberala, katalanista, Kataluniar independentista, europeista eta humanista
Nazioarteko afiliazioa Internazional Liberal
Kataluniako Parlamentuan
33 / 135

Espainiako Diputatuen Kongresuan
12 / 350

Espainiako Senatuan
9 / 264

Europar Legebiltzarrean
1 / 736
www.convergencia.cat

Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa (katalanez: Convergència Democràtica de Catalunya, CDC) Kataluniako alderdi politiko liberal eta abertzalea da. 1974ko azaroaren 17an Jordi Pujolen inguruan sortua izan zen. CDCren gaztediak Kataluniako Gaztedi Nazionalistan (JNC) biltzen dira.

1980ko Kataluniako Hauteskundetatik, Kataluniako Batasun Demokratikoarekin (UDC) batera, Convergencia i Unio (CiU) koalizio politikoan parte hartzen du. Koalizio honek, Katalunia gobernatu zuen 1980tik 2003ra, non urte honetan Kataluniako Generalitatea PSC-ERC-ICV hirukote politiko ezkertiarraren esku geratu zen, CiUk ez baitzuen gehiengo absolutua lortu.

2002an, Jordi Pujolek alderdiaren presidentzia utzi eta gero, Artur Masek hartu zuen lekukoa.

2015eko urtarrilaren 17an zabaldu zenez, CDCk ezohiko kongresu bat antolatuko zuen 2015eko otsailean, alderdia birsortzeko helburuarekin[1].

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]