Jordi Pujol
| Jordi Pujol | |
|
|
|
|---|---|
| 1980 – 2003 | |
| Aurrekoa | Josep Tarradellas |
| Ondorengoa | Pasqual Maragall |
|
|
|
| Jaiotza | 1930eko ekainaren 9a Bartzelona, Katalunia |
| Alderdi Politikoa | CiU |
Jordi Pujol i Soley politikari katalan erretiratua. Bartzelonan (Katalunia) jaio zen 1930eko ekainaren 9an eta 1974tik 2003 urtera arte CDC alderdiko (CiUrekin federatua) buruzagi izan zen.
1980an Generalitateko presidente hautatu zuten eta horrela jarraitu zuen 2003 urtera arte. 2003 erretiratu eta Artur Mas alderdiko buruzagi bihurtu zen. Generalitateko presidente moduan, Pasqual Maragall izan zen bere ondorengoa, PSC, ERC eta ICVko kideekin gobernua osatuz.
[aldatu] Bizitza
Unió Democrática de Catalunya erakundeko kide batzuekin batera Banca Catalana sortu zuen 1959. urtean. Hurrengo urtean Brigada Politiko-sozialak atxilotu eta torturatu zuen Francoren diktaduraren aurka protesta egiteagatik,[1] eta espetxean izan zen 1963. urteraino. Convergència Democràtica de Catalunya alderdia (CDC) sortu zuen 1975. urtean eta alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten bi urte geroago. 1980. urtean Generalitateko lehendakari hautatu zuten. Arazoak izan zituen epaitegietan Banca Catalanaren porrotaren ondorioz (1984-1986). Generalitateko lehendakari hautatu zuten berriz 1984, 1988, 1992, 1995 eta 1999ko hauteskundeetan. 1989an alderdiko idazkaritza nagusiaren postua utzi zuen alderdiko lehendakari izateko. Katalanera eta kataluniar kultura (irakaskuntza, irrati eta telebista), errepide sarea eta lurralde antolakuntza berria bultzatu ditu, besteak beste. 1980an Kataluniako Generalitateko lehen lehendakari hautatu zuten eta 2003 arte izan zen presidente.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.