Katu Akustiko Operazioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Katu Akustiko Operazioa (Acoustic Kitty ingeleraz) CIAk sorturiko operazio bat izan zen. Gerra Hotzaren garaian CIAren Zientzia eta Teknologia zuzendaritzak garatu zuen. Ideia nagusia arriskutsuak izan zitezkeen konbertsazioak grabatzeko sistema bat eratzea zen, horretarako katuak erabiliz. 2001ean proiektu honen garapena azaltzen zuen dokumentua desklasifikatu zen, baina oraindik ere hainbat atal zentsuratuta ditu, CIAk ez dituelako argibide guztiak eman nahi.

Katuaren manipulazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katuak espioitza lana egin zezan hainbat operazio egin behar izan zituzten, kirurgiarekin bere anatomia aldatuz. Belarriaren barruan mikrofono bat jarri zioten eta antena bat buztanean. Hala ere egindako lehen frogetan konturatu ziren katuak azkar ekiten ziola janari bilaketari, eta beraz zientzialariek kirurgia erabili behar izan zuten gose sentsazioa kendu ahal izateko. Katua ere ondo hezi behar izan zuten misioak egin ahal izateko.

Proiektuak 5 urte iraun zituen (1961tik 1966ra) eta 20 milioi dolarreko aurrekontua zuela uste da, nahiz eta beste iturri batzuek 15 milioira jaisten duten zifra hori.

Lehen froga eta porrota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1966an katua askatu zuten Washington DCn SESBek Wisconsin Avenuen zuen enbaxadatik gertu. Bertan zegoen parke batean bi espia sobietarrek bilera egingo zutela bazekiten. Katua nahikoa gerturatu behar zen mikrofonoek elkarrizketa grabatu ahal izateko. Hala ere katua errepidea gurutzatzen ari zela taxi batek jo eta hil zen.

Heriotza honek, milioika dolar xahutzeaz gain, CIAk proiektua behin betiko ixtea ekarri zuen.