Katulo 16

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katulo 16
Jatorria
Egilea(k)Katulo
Sorrera-urteaK.a. I. mendea
IzenburuaAd Aurelium et Furium
Ezaugarriak
Genero artistikoaolerkigintza
Hizkuntzalatin klasikoa eta latina
Egile-eskubideakjabetza publiko
Argumentu nagusiauzki-sexua, Felazioa, tact (en) Itzuli eta Estereotipo maskulinoa
kronologia
Catullus 15 (en) Itzuli Katulo 16 Catullus 17 (en) Itzuli

Katulo 16 edo Karmen 16 Gaio Valerio Katuloren latinezko poema bat da. Neurri hendekasilaboan idatzita (11 silabako metrika), sexualki hain esplizitoa zela ikusi zen, ezen ez ziren itzulpenak argitaratu hainbat hizkuntzatan harik eta XX. mendea iritsi arte[1]. Lehenengo ahapaldia, incipit gisa ere erabiltzen dena, Pēdīcābo ego vōs et irrumābō da ("Ipurtzulotik sartuko dizuet eta zakila janaraziko dizuet"), "inoiz Latinez edo, agian, beste edozein hizkuntzan idatzitako espresiorik iraingarriena"[2].

Katulo 16 garrantzitsua da literaturaren historian bere lizunkeriagatik zentsuratutako obra artistiko gisa, baina baita olerkiak poetaren edo bere bizitzaren eta obraren arteko harreman egokiari buruzko galderak planteatzen dituelako ere[3]. Geroagoko poeta latindarrek poema ez zuten bere inbektibagatik aipatu, baizik eta adierazpen askatasunaren eta gai lizunen ereduzko lan gisa, kulturalki nagusi zen apaintasuna edo garaiko ortodoxia morala desafiatzen zuena. Ovidiok, Plinio Gazteak, Martzialek eta Apuleiok Katuloren autoritatea aldarrikatu zuten, poeta pertsona errespetagarria izan behar bazen ere, poesia ez zela mugatu behar esateko[4].

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olerkiak poetaren edo bere bizitzaren eta obraren arteko harreman egokiari buruzko galderak planteatzen ditu[5]. Katulok bi gizoni zuzentzen die poema, Furiori eta Aureliori. Furio Marko Furio Bibakulo da, K.a. I. mendeko poeta. Furiok abentura bat izan zuen Juvenziorekin, Katuloren maitalearekin. Aureliok Marko Aurelio Kotta Maximo Mesalino I. mendeko kontsul edo senatariari egiten dio erreferentzia, Julio-klaudiotar dinastiaren garaikoa[6][7].

Bi gizon hauek, batera edo bakoitza bere aldetik, Furiori eta Aureliori buruzko Katuloren "ziklo" delakoan ere agertzen dira, 11., 15., 21., 23., 24. eta 26. poemetan. Zikloak gai sexualak jorratzen ditu eta, Katulo 11ren salbuespenarekin, biekiko abusuzko hizkera erabiltzen du. Beste leku batzuetan Katuloren lagunen kohorteko kide gisa deskribatzen dira biak: comites Catulli. Katulo 16ren arabera, Furio eta Aurelioren ustez, Katuloren bertsoak molliculiak ("samurrak" edo "delikatuak") dira, eta horrek esan nahi du egilea poeta afeminatua dela[8]. T. P. Wisemanen arabera, Katulok bere buruaz hitz egiten du, baita maitasunezko poesian ere. Katuloren jarrera delikatuak ahuldu egiten zuen Erromako goi-gizartearen inguru ziniko eta krudelean[9]. Furio eta Aurelioren kritika Katulo 5 poemari zuzendu zitzaion, antza 13. ahapaldiko "milaka musu" esamoldeagatik.

Testua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lerroa Latinez Euskaraz
1 Pēdīcābō ego vōs et irrumābō, Ipurtzulotik sartuko dizuet eta zakila janaraziko dizuet,
2 Aurēlī pathice et cinaede Fūrī, Aurelio popazale eta Furio katamita
3 quī mē ex versiculīs meīs putāstis, zuek, pentsatzen duzuenak nire poemak
4 quod sunt molliculī, parum pudīcum. sentikorrak direla, eta ez dudala lotsarik.
5 Nam castum esse decet pium poētam Zuzena baita poeta zuzen batentzat morala izatea
6 ipsum, versiculōs nihil necesse est; bera, [baina] ez da beharrezkoa bere poementzat.
7 quī tum dēnique habent salem ac lepōrem, Are, hauek adimentsuak eta xarmagarriak dira,
8 sī sint molliculī ac parum pudīcī sentikorrak eta lotsa gutxi baldin badute,
9 et quod prūriat incitāre possunt, eta sortu badezakete azkura,
10 nōn dīcō puerīs, sed hīs pilōsīs ez dut esaten umeengan, baizik eta gizon heldu iletsuengan
11 quī dūrōs nequeunt movēre lumbōs. zutitu ere ezin daitezkeenak.[10]
12 Vōs, quod mīlia multa bāsiōrum Zuek, nire musu kontaezinak irakurri dituzuenak
13 lēgistis male mē marem putātis? uste duzue gizonezko bezala gutxiago naizela?
14 Pēdīcābō ego vōs et irrumābō. Ipurtzulotik sartuko dizuet eta zakila janaraziko dizuet.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «The Carmina of Caius Valerius Catullus.» www.gutenberg.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).
  2. «Mark Lowe is right: The Romans said it better» www.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).
  3. «A Don's Life by Mary Beard - Times Online - WBLG: Pedicabo ego vos et irrumabo: what was Catullus on about?» web.archive.org 2010-07-09 (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).
  4. «Catullus Purified: A Brief History of Carmen 16» web.archive.org 2007-03-14 (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).
  5. Innovations of antiquity. Routledge 1992 ISBN 0-415-90128-6. PMC 25200883. (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).
  6. «Furius» vroma.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).
  7. «Aurelius» vroma.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).
  8. Forsyth, Phyllis Young. (1986). The poems of Catullus : a teaching text. University Press of America ISBN 0-8191-5150-5. PMC 12805674. (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).
  9. Wiseman, T. P.. (1987). Catullus and his world : a reappraisal. (1st pbk. ed. argitaraldia) Cambridge University Press ISBN 0-521-31968-4. PMC 17847164. (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).
  10. Literalki, gerriaren inguruan ari da. Hala ere, lumbus, singularrean, eufemismo bat izan daiteke zakilarentzat. Badirudi, hala ere, gogortasuna hemen zaharrek zuzen jartzeko zailtasunari buruz ari dela eta ez zakila zutitzearen inguruan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]