Plinio Gaztea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Plinio Gaztea' izenekoaren estatua jaioterria zuen Comoko katedralean.

Plinio Gaztea, latinez osorik Gaius Plinius Caecilus Secundus (Comum, egungo Como, 61 - Bitinia, c. 112) Antzinako Erromako politika-gizon eta idazle bat izan zen, Plinio Zaharraren iloba.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aita hil eta gero, Plinio Zaharra amaren aldeko bere osabak hezi zuen eta horrela hartu zuen bere izena borondatez. Erroman erretorika ikasi zuen Kintiliano eta Niceste Sacerdosen eskutik. Lege-gizon moduan karrera luzea izan zuen, kontsul suffectus izendatu zuten 100 urtean. Beste postu znebait ere bete zituen, halanola praefectus eraris militaris, praefectus aerari Saturni, curator alvei Tiberis eta Bitiniako gobernadore 111-112 urteetan[1].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi lan gorde dria: Panegyricus eta hainbat gutun, bederatzi liburukietan bildurik. Panegyricus Trajano enperadoreari egindako eskerroneko hitzaldiaren bertsio zabaldua da, kontsul izendatu zuenean 100 urtean, gisa bereko beste 11 hitzaldiekin batera azaldu ohi dena. Pro Marcello Zizeronen hitzaldiaren parean jarri izan da eta lehenengo bi mendeetako osorik gorde den hitzaldi bakarra.

Gutun-bilduma 97-108 urte bitartekoa da, Plinioren bizitzan ere argitaratu zirenak. Trajanorekiko gutun-harremana ere gorde da, batez ere Bitiniako gobernadore izan zenekoa. Zizeronen ondoren, latinezko epistola generoan hoberenak direla aipatu da bere garrantzia buruz, garaiko inperioaren berri osotua ematen baitute. Denetariko gaiak agertzen dira gutunetan: afera publikoak, anekdotak, literatura, afera pertsonalak, deskribapenak eta aholkuak. Harrigarria bada ere, erlijio, filosofia eta hizkuntza gaiak ez dira agertzen, garai hartan maiz agertzen baziren ere. Hala ere, bere estiloaren dotorezia eta aniztasuna aipatu dira, bere batasuna galdu gabe.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Plinio Gaztea Aldatu lotura Wikidatan


  1. a b The Cambridge History of Latin Literature (1982), 655-670, 895-896 orrialdeak.