Keihanshingo metropoli eremua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eremuak: Kobe (berdez), Osaka (gorriz) eta Kyoto (urdinez).

Keihanshingo metropoli eremua (japonieraz: 京阪神?) edo Keihanshin MMA Japonian dagoen bigarren metropoli eremu handiena da. Osaka, Kobe eta Kyotoko metropoli eremuak barneratzen ditu eta 11,170 km²-tan 18.643.915 biztanle biltzen ditu. Guztira Japoniako populazioaren %15a osatzen du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kansai eskualdean kokaturik dago, Osakako Badiaren iparraldeko eta ekialdeko ertzak hartzen ditu eta Yamashiro haranean barneratzen da. Metropoli eremuaren mugak Himeji eta Wakayamaraino ere iristen dira.

Hiri handienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metropoli eremuaren Barne produktu gordina 341 bilioi dolarretakoa da, munduko hirien artean zazpigarrena eta Japoniako bigarrena.

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kansai nazioarteko aireportua Osakako Badiako uharte artifizial batean kokaturik dago eta 1994ean inauguratu zen Osaka nazioarteko aireportuaren trafikoa txikitzeko.

Japan Rail konpainiak bi shinkansen linea (abiadura handiko trenak) ditu, Tōkaidō-Sanyō eta Kyoto lerroak. Osakako metroa munduko 13. zabalena da, 70 lerro ditu eta urtero batazbeste 912 milioi bidaiari izaten ditu.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]