Keroseno

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Keroseno botila bat.

Kerosenoa (antzinako grezierazko κηρός keros, "argizari" hitzetik eratorria) petrolioa destilatuz eskuratzen den likido gardena edo ia gardena da. Dentsitate ertaina du, gasolinaren eta gasolioaren bitartekoa da. Disolbatzaile eta erregai moduan erabiltzen da, bereziki hegazkinetan eta berogailuetan.

Petrolio garbitik eratorritako gaia da, hidrokaburoez osatua. Petrolioa destilatuz lortzen da, destilazio zatikatuaren bidez. Isurkari zuria da, gasolina baino likatsuagoa. Usain sarkorra du, pozoitsua. Kerosenoa 1850ean lortu zen lehenengo aldiz, ikatz alkaternatik, eta 1859an hasi zen petroliotik ateratzen. Erreakzio motorren, berogailuen, eta gisakoen erregai gisa erabiltzen da, eta baita disolbatzaileak, intsektu hilkariak, aerosolak eta abar egiteko ere.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Keroseno Aldatu lotura Wikidatan
Kimika Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.