Kheti VI.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kheti VI.a

Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XXI. mendea
HeriotzaK.a. XXI. mendea ( urte)
LeinuaEgiptoko X. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Nebkaura Kheti edo Kheti VI.a, Egiptoko X. dinastiako faraoi bat izan zen, K.a. 2070 inguruan gobernatu zuena, Egiptoko lehen tarteko aroan.

Errege honek, Herakleopolis Magnatik gobernatzen zuen, baina herrialdearen zati bat baino ez zuen kontrolatzen eta dinastia etsaia zen Egiptoko XI. dinastiako agintarien aurka borrokatu behar izan zuen, euren egoitza Goi Egiptoko Tebasen zutena.

Bere izena ez da Abidoseko Errege Zerrendan agertzen, ezta Saqqarakoan ere. Sexto Julio Afrikanok eta Eusebio Zesareakoak ere ez dute aipatzen. Bere titulaturako Tronu izena duen txatal bat, Turineko Errege Kanonean dagoena, 5.x erregistroan, berari buruz geratu den gauza bakarra da.

Jürgen von Beckerathen arabera, Merikara faraoiaren aita izan zen, baita Merikara erregearentzako pretzeptuak izeneko lanaren egilea ere.

Hala ere, beste aditu batzuk, Merikararen aitona izan zela diote, eta, Pretzeptuen egilea, Kheti VI.aren ondorengo izan zen Kheti VII.a izan zela.


Aurrekoa
Se...ra Kheti
Egiptoko faraoia
Egiptoko X. dinastia
Ondorengoa
Kheti VII.a