Egiptoko XI. dinastia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antzinako Egipto
Dinastiak eta faraoiak
Eye of Horus bw.svg
Aro aurredinastikoa
Aro protodinastikoa
Aro Goiztiarra

I.a - II.a

Inperio Zaharra

III.a IV.a V.a VI.a

Tarteko Lehen Aroa

VII.a VIII.a IX.a X.a XI.a

Inperio Ertaina

XI.a XII.a

Tarteko Bigarren Aroa

XIII.a XIV.a XV.a XVI.a XVII.a

Inperio Berria

XVIII.a XIX.a XX.a

Tarteko Hirugarren Aroa

XXI.a XXII.a XXIII.a XXIV.a XXV.a

Aro Berantiarra

XXVI.a XXVII.a XXVIII.a XXIX.a XXX.a XXXI.a

Aro Helenistikoa

Mazedoniarra . Ptolomeotarra

Erromatar Aroa

Egiptoko XI. dinastia, Egiptoko lehen tarteko aroaren amaiera eta Egiptoko Inperio Ertainaren hasierako zati da, eta, gutxi gora-behera, K. a. 2150etik K. a. 1990 arte irauten du.

Mentuhotep. Louvreko Museoa

VII, VIII, IX, X eta XI. dinastiaren lehen zatiak, Egiptoko lehen tarteko aroa deritzon garaia osatzen dute. Dinastia honetan zehar bateratu zen Antzinako Egipto osoa Inperio Ertaineko faraoien boterepean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dinastia honek, bere jatorria, Tebaseko nomo gobernari batean du, Intef, Ikuren semean, bere garaiko zenbait idazkunetan aipatzen dena. Hala ere, bere oinordekoa izan zen Mentuhotep I.a, dinastia honetako lehen faraoitzat hartzen da.

Intef II.aren erregealdian grabatutako idazkun batek, Egipto osoan gobernatzen saiatu zen lehen faraoia bera izan zela adierazten du, honek, tebastarrak, Herakleopolis Magnako gobernarien aurka borrokatzera eraman zituena, X. dinastiakoak zirenak.

Intef II.ak, iparralderanzko zenbait kanpaina abiarazi zituen, eta Abidoseko nomo garrantzitsua konkistatu zuen. Borrokak, tarteka jarraitu zuen Tebas eta Herakleopoliseko dinastien artean, Mentuhotep II.aren erregealdiaren hamalaugarren urterarte, eta, Herakleopoliseko gobernariak garaitu zituenean, dinastia hau, bere erregealdia sendotzen hasi ahal izan zen.

XI. dinastiako gobernariek, Egiptoren, mugakide zituen Afrika eta Ekialde Hurbileko lurraldeen gaineko eragina berretsi zuten. Mentuhotep II.ak, Feniziarako espedizioen bidalketa berrabiarazi zuen, zedro zura lortzeko. Mentuhotep III.ak, Koptosetik Punterako espedizio bat bidali zuen.

Bere azken gobernariaren erregealdia, eta dinastia honen amaiera, misterio bat da. Erregistro garaikideek, zazpi urte "huts" adierazten dituzte Mentuhotep III.a hil ondoren, Mentuhotep IV.aren erregealdiari dagozkionak.

Egungo adituek, Amenemhat izeneko bere chatya, Amenemhat I.a faraoiarekin identifikatzen dute, Egiptoko XII. dinastiako lehen faraoia, Amenemhat, estatu kolpe baten ondorioz errege izatera iritsi zela dioen hipotesi bat ezarriz. Mentuhotep IV.aren erregealdiari buruzko datu ziur bakarrak, Uadi Hammamateko harrobietan Amenemhat chatyak eginiko bi eskerezinezko idazkun dira.

Manetonek honako hau dio: "XI. dinastia, 43 urtez gobernatu zuten 16 faraoiz osatu zen", baina idazkun garaikideek eta Turineko Errege Kanonak gezurtatzen dute, azken honen testuak, 160 urte inguruz gobernatu zuten zazpi erregez osatua egon zela adierazten duelarik. Hala ere "dinastia hau Tebasen ezarri zen" dioen bere istorioa, egungo ebidentziek berresten dute.

Dinastiako faraoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohiko izena Tronu izena Sa-Ra izena Iruzkinak Erregealdia
Intef, Ikuren semea Intef K. a. 2160
Mentuhotep I.a Mentuhotep K. a. 2150
Intef I.a Sehertauy Intef K. a. 2130
Intef II.a Uahanj Intef K. a. 2218-K. a. 2069
Intef III.a Najtnebtepnefer Intef K. a. 2069-K. a. 2061
[[Mentuhotep II].a] Nebhepetra Mentuhotep Egiptoko Inperio Ertainaren hasiera, K. a. 2040 inguruan K. a.2061-K. a. 2010
Mentuhotep III.a Sanjkara Mentuhotep K. a. 2010-K. a. 1998
Mentuhotep IV.a Nebtauyra Mentuhotep K. a. 1998-K. a. 1991
Abidoseko Errege Zerrenda. 57.etik 61.erarteko kartutxoak: Nebhepetra (57) Sanjkara (58)

Erreferentziak errege zerrendetan eta beste testu batzuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horusen izena Abidoseko Errege Zerrenda Turineko Errege Kanona Karnakeko Errege Zerrenda Ohiko izena Erregealdi denbora
Intef Intef, Ikuren semea K. a. 2160
Tepia Uah... Mentuhotep Mentuhotep I.a K. a. 2150
Sehertauy (...) Intef Intef I.a K. a. 2130
Huahanj (...) Intef Intef II.a K. a. 2121-K. a. 2072
Najtnebtepnefer (...) Intef Intef III.a K. a. 2072-K. a. 2064
Samtauy Nebhepetra (57) Nebjeru...ra Mentuhotep Mentuhotep II.a K. a. 2064-K. a. 2013
Sanjtauyef Sanjkara (58) Sanjka... Seneferkara Mentuhotep III.a K. a. 2013-K. a. 2005
Nebtauy Nebtauyra Mentuhotep IV.a K. a. 2005-K. a. 1994

Dinastiaren kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako egiptologo hauek estimatutako kronologia:


Aurrekoa
Egiptoko X. dinastia
Egiptoko dinastiak
Egiptoko XI. dinastia
Ondorengoa
Egiptoko XII. dinastia
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Egiptoko XI. dinastia Aldatu lotura Wikidatan