Khrustxovka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Panelezko khrustxovka Errusiako Tomsk hirian.

Khrustxovka[1] (errusieraz: Хрущёвка) 1960ko hamarkadaren hasieran, Nikita Khrustxoven agintaldian, Sobietar Batasunean eraiki ziren kostu txikiko etxebizitza-eraikin mota bat da. Hormigoizko panelez zein adreiluz eginak, hiru eta bost solairu arteko eraikinak dira.

Diseinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Khrustxovkak aurrefabrikatutako eraikin industrialak ziren. Eraikinen elementuak edo panelak hormigoi-fabriketan egiten ziren eta kamioiz garraiatzen ziren orubetara. Eraikitzaileek igogailuak jartzea baztertu ohi zuten, zeren eta eraikitze-lanak luzatzen eta garestitzen baitzuten. Gainera, garaiko Sobietar Batasuneko osasun/segurtasun estandarren arabera bost solairura arte eraiki ahal zen igogailurik gabe.

Ivan Zholtovski sobietar arkitektoak bainugela konbinatuak sartu zituen lehenengo aldiz Bolxaia Kaluzhskaia kaleko zazpigarrenean. Ordura arte, bainuontziak eta komunak bereizi ohi ziren.

K-7 saileko ohiko etxebizitzek 30 m²-ko azalera (gela batekoak) dute, 44 m² (bi gelakoak) eta 60 m² (hiru gelakoak). Hurrengo diseinuetan, etxebizitzen tamaina txikiagotu zuten.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]