King Kong (1976ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:39, 22 urtarrila 2016

King Kong 1976ko John Guillermin britainiar zinema zuzendariak zuzendu eta Dino De Laurentiis italiar zinema ekoizleak ekoiztutako hondamendi filma bat da. Jeff Bridges, Charles Grodin eta Jessica Lange aktoreek antzeztu zuten.

1933ko King Kong film klasiko eta ospetsuaren berregokitzapena da, orduko hartan King Kong gorila erraldoia New York hiriko Empire State Building etxeorratzara igotzen baldin bazen, honako honetan World Trade Center dorre bikietara igo zen.

Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen, Logan's Run filmarekin batera bat irabaziz: Efektu berezi onenen Oscar Saria.

Gaur egun aski ospetsua den Jessica Lange aktorearen lehenbiziko pantaila handirako paper garrantzitsua izan zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Petrox Oil Company enpresak petrolioa topatu asmoz Fred Wilson (Charles Grodin) enpresaburua buru duen talde bat Mikronesiako "Skull Island" izeneko uharte misteriotsura bidali du. Haiekin batera Jack Prescott (Jeff Bridges) paleontologoa doa, bere ustez uharte hartan bizi den historiaurreko mustruo erraldoi bat topatuko bizi delakoan. Itsas bidaian zehar zinema ekoizpen talde bat zihoan ontzi bat hondoratu ondoren bizirik atera den emakume bat (Jessica Lange) erreskate txalupatxo batean ere topatuko dute. Uhartean lehorreratzean, oholesi erraldoi bat topatuko dute, eta hartan uhartetarrek bertako neska gazte bat plataforma batean jarri dutela ikusiko dute, jainko misteriotsu bati deituz hura sakrifizio moduan eskaini nahian.

Aktoreak

Kanpo loturak