King Kong (1933ko filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
'''King Kong'''
Datuak
Jatorrizko izenburua 'King Kong'
Urtea 1933
Estreinaldia 1933ko martxoaren 2a
Generoa Abenturazko zinema
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 105 minutu
Aurrekontua 500.000 $
Banatzailea RKO Radio Pictures
Zuzendaria
Merian C. Cooper
Ernest B. Schoedsack
Ekoizleak
Ernest B. Schoedsack
Merian C. Cooper
David O. Selznick
Gidoilariak
Merian C.Cooper
James Ashmore Creelman
Ruth Rose
Edgar Wallace
Aktoreak
Fay Wray
Robert Armstrong
Bruce Cabot
Frank Reicher
Sam Hardy
Noble Johnson
Steve Clemente
James Flavin
Musikagileak
Max Steiner
Argazkilariak
Edward Linden
J.O. Taylor
Vernon L. Walker
Jatorrizko hizkuntza
ingeleraz
Datu gehigarriak
Zuri-beltzean

King Kong 1933ko Ameriketako Estatu Batuetako abentura filma da, Merian C. Cooper eta Ernest B. Schoedsackek zuzendutakoa eta Fay Wray, Robert Armstrong eta Bruce Cabot aktoreek antzeztua. RKO Pictures etxeak ekoiztu zuen eta gidoia Ruth Rosek eta James Ashmore Creelmanek osatu zuten Merian C. Cooperren eta Edgar Wallaceren ideia batetik abiatuta.[1] Filmak Kong simio erraldoiaren istorioa kontatzen du, zelan aurkitu zuten uharte galdu batean eta zelan, gogoz bestera, zibilizaziora eraman zuten.

Filmaren afixa

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.


Carl Denham zinema zuzendariak asmoa du filma bat egitekoa eta horretarako emakumezko aktorea ezin aurkitu dabil. Azkenean Ann Darrowrekin egiten du topo eta pelikulan parte hartzeko konbentzitzen du. Handik gutxira Indonesiara bidean dira, Venture ontzian itsasoratuta. Helmuga mapetan agertzen ez den irla bat da, eta Denhamen benetako asmoa Kong izaki misteriotsua filmatzea da. Uhartera ailegatuta herrixka bat aurkituko dute hesi handi batek inguratuta. Bertako tribuko nagusiak Ann ikusitakoan, neskatoa lortzeko sei emakume eskaintzen die trukean etorri berriei. Ezetza jasota, bahitu egingo du. Herriko biztanleek miretsi duten Kong handiari eskaini nahi diote neskatoa, eta horretarako erritual berezia atonduko dute. Eskifaiako lagunak une horretan bertan agertuko dira eta Kong, neskatoa hartuta, ihesi doa; hortik aurrera Annen lagunek munstroa jazarriko dute oihanean zehar, halako zortez non bi besterik ez diren onik aterako, Driscoll eta Denham hain zuzen. Antzinako dinosaurioak ageriko dira, eta Kongek, Ann babestu nahian, aurre egingo die. Halako batean Driscollek Ann berera ekartzea lortuko du, eta Kong haien atzetik joanda Denhamek, granada bat jaurtikiz, konorte gabe utziko du. Zer bururatu eta animalia erraldoia New Yorkera eramatea erabakiko dute, eta jende aurrean erakutsi. Kong erotu egingo da, mundu ezezaguna aurrean eta Ann galduta. Ihes egitea lortuko du eta Annen atzetik jardungo du; aurkitutakoan Empire State Building etxe orratzera igoko da. Armadako hegazkinek eraso egingo diote, eta azkenean simio handia hil egingo dute.


Empire State Building erakina izan zen fikzio lan hau sortzeko aukeratutako benetako tokietako bat.

















Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fay Wray Stars of the Photoplay.jpg Fay Wray Ann Darrow Robert Armstrong.JPG Robert Armstrong Carl Denham Angel and the Badman 1947 (3).jpg Bruce Cabot Jack Driscoll


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: King Kong (1933ko filma) Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Goldner, Orville & Turner, George E. The Making of King Kong, Ballantine Books, 1975.