Jessica Lange

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jessica Lange
Jessica Lange
Datu pertsonalak
Izen osoa Jessica Phyllis Lange
Jaio 1949ko apirilaren 20a (65 urte)
Cloquet, Minnesota (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak Blue Sky
Tootsie
Sariak Emakumezko aktore onenaren Oscar saria (1995)
Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (1983)
IMDB IMDBko fitxa

Jessica Phyllis Lange (Cloquet, 1949ko apirilaren 20a - ) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea, emakumezko aktore onenaren Oscar sariaren irabazlea.

1976an Dino De Laurentiis zuzendariak King Kong remakean lehen paper garrantzitsua eman zion Jessica Langeri. Estreinako eta ia-ia azken papera izan zen hori, hain gogorrak izan ziren kritikak. Hala ere, The Postman Always Rings Twice filmean kritikei buelta eman zien, eta goraipamenak baino ez zituen jaso.

1982ko haren hurrengo filmetan, Frances eta Tootsie izenekoetan, Oscar sarietarako bi izendapen lortu zuen, lehen eta bigarren aktoreengatik hurrenez hurren. Bigarrenean irabazi zuen. Emakumezko aktore onenaren Oscar saria 1994ko Blue Sky filmarekin erdietsi zuen azkenean.

Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jessica Lange Aldatu lotura Wikidatan