Kirikoketa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kirikoketa kale-emanaldia.

Kirikoketa txalapartaren antzeko musika tresna bat da eta lan jarduerei estuki loturik dago. Idiofono motako musika tresna gisa sailkatuta dago. Euskal Herriko musika eta kultura giroan nahiko berandu xamar ezagutarazi izan da.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal musika tresna eta kirol askoren antzera lan jarduerekin loturik jaio zen. Musika tresna hau zehazki sagardoa ekoizteko garaian sagarrak prentsatzeko prozesuan erabilitako lanabesetatik dator. Lan hau burutzen zuten gizonek 8 egun inguru igaro ohi zituzten, amaitzean herriko enparantzan elkartu eta lana burutu zuten lanabesak eskuan hartuz lan bukaera ospatu ohi zuten, horretarako kirikoketa jotzen zuten bitartean honako doinu hau abestu ohi zuten: "Kirikoketa, kirikoketa, kirikoketa, koketa, koketa, sagarra jo dela, sagarra jo dela, sagarra jo dela, jo dela, jo dela”.

Nafarroako iparraldeko Bortziriak eta Baztan eskualdeetako biztanleek mendez-mende musika tresna hau jo izan zuten, jada 1920ko hamarkadan galtzorian zegoelarik. Halere euskal kulturak jasandako berpizkudeari esker eta 1960ko hamarkadatik aurrera gai honen inguruan euskaltzale eta kuturazaleek burututako berreskurapen lanari esker, musika tresna erabat ezezaguna izatetik, berpizkunde bat izatera iragan da, nahiz eta oraindik ere txalaparta baino maila apalagoa izan.

Jaialdiak eta elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun eta 2001. urtetik aurrera Baztango Arizkun udalerrian Kirikoketa Besta ospatu ohi da, honen antolatzailea Jo Ala Jo Elkartea delarik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

.