Ezkio-Itsaso

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ezkio-Itsaso

 Gipuzkoa
Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserria.
Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserria.
Izen ofiziala Ezkio-Itsaso
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Urola Garaia
Alkatea Jose Inazio Etxezarreta Estala
(indep)
Herritarra ezkiotar, itsasoar
Koordenatuak 43°4′55″N 2°16′27″W / 43.08194°N 2.27417°W / 43.08194; -2.27417Koordenatuak: 43°4′55″N 2°16′27″W / 43.08194°N 2.27417°W / 43.08194; -2.27417

Gipuzkoa municipalities Ezkio-Itsaso.JPG

Eremua 21,22 km2
Garaiera 425 m
Distantzia 50 km Donostiara
Posta kodea 20.709
Biztanleria 609 bizt (2011)
Dentsitatea 28,7 bizt/km²
Sorrera 1965 martxoaren 2 (udalerria)
http://www.ezkio-itsaso.net

Ezkio-Itsaso Gipuzkoako Urola Garaia[1] eskualdean kokatutako herria da. Itsasotik 300 metroko garaieran dago, 21,3 km² ditu eta 2008 urtean 578 biztanle zituen.

Beasain, Ormaiztegi, Gabiria, Legazpi eta Zumarragarekin egiten du muga. Santa Lutzia ibaiak zeharkatzen du herria.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Ezkio-Itsaso udalerriko urak bi bailaratara doaz: iparraldekoak, Urola bailarara, eta hegoaldekoak, Oriara. Herrigunea Oria bailaran dagoenez, usadioz bai eta udalerri honetan hitz egiten den goierritar euskararengatik, Goierriko herritzat jo da Ezkio-Itsaso, udalerria administratiboki Urola Garaian badago ere.

[aldatu] Historia

Ezkio-Itsaso 1965. urtean sortu zen, ordura arte bi udalerri ziren Ezkio eta Itsaso batu zirenean.

Ezkiori buruzko lehenengo datuak 1385eko urriaren 29koak dira. Egun hartan Urretxuri batu zitzaion. Horren ondorioz, Segurarekin hainbat iskanbila izan zituen Urretxuk. Azkenean 1441. urtean Ezkio Segurari batu zitzaion.

1661eko martxoaren 13an Ezkio Areriako alkatetzatik banandu zen.

Itsaso izena 1399an Henrike III.ari bidalitako agiri batean agertzen da lehen aldiz. 1461ean Henrike IV.ak Itsaso izendatu zuen. Arriaranekin batera, Areriako alkatetzaren parte zen. 1692an Itsasok eta Arriaranek udalerri bakarra osatu zuten.

Santa Lutzi-Anduaga eta Alegi auzoak geroago sortu ziren, Erdi Aroaren erdialdean.

1726an Iruñeko gotzaina Santa Lutzi auzotik igaro eta bertako feria ospatzen ari zirela, gizon-emakumeak elizan lo egiten ikustean, bertan feria bat egitearen aurka azaldu zen. Urretxuk feria bertan antolatzeko eskakizuna egin zuen eta 1727tik aurrera han ospatu da.

1927an Arriaran Beasaini lotu zitzaion.

[aldatu] Ezkio-Itsasoko auzoak

Ezkio-Itsaso honako auzo hauetan banatzen da:

Auzoa Biztanleria
Ezkio 144
Itsaso 87
Itsaso-Alegia 61
Mandubia 6
Matximenta 13
Santa Lutzi-Anduaga 259

[aldatu] Ondasun nabarmenak

[aldatu] Euskara

Sakontzeko, irakurri: Goierriko hizkera

[aldatu] Pertsonai ospetsuak

[aldatu] Ezkioko agerpenak

1931ko ekainaren 30ean bertako Bereziartua anaia-arrebek Ama Birjina ikusi zutela adierazi zuten. Horren ondorioz, jende ugari joan zen Ezkiora peregrinatzera. Starkie hispanista irlandar katolikoak gertakizun hau jaso zuen bere "Spanish Raggle-Taggle" liburuko kapitulu batean eta bere ustez, dena zenbait tradizionalistak eta eskuindarrek manipulatua izan zen.

1933ko ekainaren 10ean Ezkion eliza bat egitea debekatu zuten. 1934az geroztik, Ezkio toki debekatua bihurtu zen, bai errepublikarrentzat, bai Elizarentzat; ordutik aurrera, oso jende gutxi hurbildu zen bertara.

[aldatu] Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
* * * * * * * 778 596 545 544 589

[aldatu] Etorkizuna

Abiadura Handiko Trena bertatik pasatuko da, eta udalerri honetan geltoki bat egiteko asmoa dago, Nafar Korridorearekin lotura egiteko.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Ezkio-Itsaso
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak