Kneo Kornelio Eszipion Asina
Wikipedia(e)tik
Kneo Kornelio Eszipion Asina, latinez Cneus Cornelius Scipio Asina deitua (K.a. III. mendea) Antzinako Erromako patrizioa izan zen. Kontsul izendatu zuten, Duiliorekin batera, K.a. 260. urtean. Kartagoren aurkako borrokan, Duiliok Kartagoren kontrako lehenengo gerran kartagotarrei eragin zien porrot handirako gerra-ontziteria prestatu zuen. Kartagotarrek atxilo hartu zuten, baina Reguloren garaipenaren ondorioz, askatasuna lortu zuen K.a. 256. urtean eta bi urte geroago kontsul egin zuten berriro.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.