Kobariantza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Estatistikan, kobariantza bi aldagai kuantitatiboren arteko korrelaziorako neurria da.

Korrelazio lineala neurtzen du eta honela interpretatzen da (ikus Korrelazio):

  • Kobariantza positiboa bada, bi aldagaien arteko korrelazio lineala positiboa edo zuzena da (oso ahula izan daitekeelarik).
  • Kobariantza negatiboa bada, bi aldagaien arteko korrelazio lineala negatiboa edo alderantzizkoa da (oso ahula izan daitekeelarik).

Kobariantzaren balioaz ezin da inoiz jakin korrelazio lineala ahula edo sendoa den. Horretarako, Pearson-en korrelazio koefiziente lineala kalkulatu behar da.

Kobariantza bi aldagaien unitateen biderkaduretan neurtzen da. Dimentsioak edo unitate hauek izateagatik hain zuzen da neurri desegokia korrelazioaren sendotasuna aztertzeko.

Kobariantza lagin datuetarako[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(x_1,y_1),(x_2,y_2),\ldots,(x_n,y_n) datuetarako honela izendatu eta kalkulatzen da:

s_{xy}=\frac{\sum_i(x_i-\overline{x})(y_i-\overline{y})}{n}=
\frac{\sum_ix_iy_i}{n}-\overline{x}\overline{y}