Komando interpretatzaile

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Komando interpretatzailea sistema eragile baten oinarrizko atala da, interfaze alfanumeriko baten bitartez erabiltzaileetatik lortutako aginduak exekutatzera deitzen duena. Shell bezala ere ezagutua da. prozesuen kontrola, sarrera/irteera berbideraketa, fitxategiak, babesak, komunikazioak eta loteen bitartez idatzitako agindu lengoai bat (script) bezalako ezaugarriak ekar ohi dute.

Posible da sistema eragile bakarrak hainbat komando interpretatzaile edo "shell" izatea. Sistema eragile baten ikuspen logikoa aldatzen da erabilitako komando interpretatzailearen arabera. Adibidea: Win32 Windows-en gainean edo POSIX LINUX-en gainean.

Komando interpretatzaile garrantzitsuenak:

  • command.com: MS-DOS sistemena eta Windows 95 eta 98 bezalako sistemena.
  • cmd.exe: comand.com -en baliokidea Windows familiako NT eta XP sistemetan. Sistema eragile hauetan aplikazio bat da, sistema eragilearen nukleoaren parte zen bertsio zaharrekin aldenduz.
  • ksh: UNIX-en shell Korn-erra.
  • C Shell (csh): C lengoaiaren sintaxiaren antzekoa.
  • Bourne Shell (sh)
  • GNU Bourne Again Shell (bash): Bourne Shell klasikoaren aldaera Linux-entzat, prozesuen kontrola, agindu historiala eta Emacs antzeko edizioa bezalako ezaugarriekin beste batzuen artean.
  • Tcsh: Linux-entzako C Shell bertsioa bash-en funtzionalitate antzekoekin.
  • Zsh: Bourne Shell antzeko interprete txikia.