Kontsumismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kontsumismoa beharrezkoa denaz gainera gero eta produktu eta zerbitzu gehiagoren kontsumoa bultzatu egiten duen gizarte-jarrera eta gizabanakoengan duen ondorioa da. Oro har, kontsumismo terminoa modu gaitzesgarrian erabiltzen da eta pertsona baten neurriz kanpoko kontsumoa adierazteko erabiltzen da, behar ez diren eta finean asebetetzen ez duten produktuak erosiz. Terminoa gizartean gertatzen den gehiegizko kontsumoak ingurumenean dituen ondorio kaltegarriak nabarmentzeko ere erabiltzen da.

Beste alde batetik, kontsumismoa kapitalismoaren baitako kontsumo-gizartearen ondorioa da eta publizitatea, moda eta beste mekanismo sozial zenbaitek indartzen dute. Hori gainditzeko, kontsumo arduratsua, bidezko merkataritza, trukea eta beste zenbait ekimen daude.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.