Oihan Beltza
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau Alemaniako eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Oihan Beltza (argipena).
Topografia mapa.
Oihan Beltza[1] (alemanez Schwarzwald [/ʃvaːrtsvald/]) basoz estalitako mendilerroa da, Baden-Württemberg estatuan dagoena, Alemania hego-mendebaldean. Eskualdea ia laukizuzena da, 200 km luze eta 60 km zabal (12.000 km2).
Friburgo, Karlsruhe eta Offenburg hiriak barne hartzen ditu.
Danubio ibaia bertan sortzen da, Brigach eta Breg errekek bat eginda, eta bestela Rhinek inguratzen du hego eta mendebaldetik iparralderanzko bidea.
Tontor handiena Feldberg mendia da (1.493 m), bigarren altuena Herzogenhorn (1.415 m) eta hirugarrena Belchen (1.414 m) direlarik.
Argazki galeria[aldatu]
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ 159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-04-11
Kanpo loturak[aldatu]
- (Ingelesez)Turismo webgunea