Kowloongo harresi hiria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Etxagunearen 1989ko airetiko ikuspegia.


Kowloongo harresi hiria (txinera sinplifikatuz: 九龙城寨; txinera tradizionalez: 九龍城寨, jatorrian "九龍寨城" deitua), Txinako Herri Errepublikako Hong Kong administraturiko lurralde berezian dagoen Kowloon gunean zegoen etxagunea zen. Etxaguneak 26.000 metro koadroko azalera zeukan.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gotorleku militar moduan eraikia XX. mendearen hasieran, hamarkada askotan zehar, gotorlekua Erresuma Batuak kontrolaturiko Hong Kong koloniako Txinako enklabea izan zen. Txinatik etorritako etorkinak bizi izan ziren bertan, hirira lan egitera etorri eta etxebizitza duin bat erosteko dirurik ez zutelako Kowloongo harresi hirira joaten ziren. Pixkanaka, gotorlekua etxebizitza blokeek ordezkatu zuten, askotan, herritarrek eraikitakoak.

1980ko hamarkadan Txinako eta Erresuma Batuko gobernuek hiria eraisteko akordioa sinatu zuten. Azkenik, 1993an gobernuak eraikin multzoa eraitsi zuen eta bere tokian gaur egun bertan Kowloon Hiriko parkea dago. Horrez gain, etxaguneo eraikin historiko batzuk mantendu dira.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko hamarkadan Kowloon harresi hiriko 26.000 m²-etan 50.000 pertsona inguru bizi ziren, elkarren gainean eraikitako 10-12 solairuko etxebizitza blokeetan. Horren arabera, etxaguneak, sekula eraikitako dentsitaterik handiena izan zuen, kilometro koadroko 1.923.000 biztanle.

Etxagunearen barrualde osoan, kale estu eta ilunak zeuden.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kowloongo harresi hiria Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 22°19′56.21″N 114°11′19.18″E / 22.3322806°N 114.1886611°E / 22.3322806; 114.1886611