Administraturiko Lurralde Bereziak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Txinako Herri Errepublikako ALBak (berdez) kokatzen dituen mapa.

Administraturiko Lurralde Bereziak (ALB) edo (SAR) (txineraz: 特别行政区; pinyineraz: tèbiéxíngzhèngqū), Txinako Herri Errepublikako banaketa administratiboaren gorengo mailan dauden egiturak dira, probintzia, eskualde autonomo eta udaltasunekin batera.

Gune hauen sorrera, Txinako Herri Errepublikako konstituzioaren 31. artikuluak baimendu zuen, eta Macau eta Hong Kong antzinako kolonia portugaldar eta britainiarrak Txinako agintera igarotzean sortu ziren.

Agintea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurralde bereziek, Txinako beste edozein probintziek baino eskumen eta botere handiagoa dute. Gaur egun, Macau eta Hong Kongek harreman diplomatikoak eta nazioaren defentsa ez ezik, beste guztian agintzeko eskubidea dute. Berezko legedia mantentzen jarraitzen dute, eta Txinako Herri Errepublikako legeak ez dute ezarpenik Macau eta Hong Kongeko lege sisteman, bi eskualdeek eskumenik ez duten aipaturiko bi gaietan izan ezik. Horrez gain, lau urteroko hauteskundeak, eta legebiltzarraren aukeraketa mantentzen dute.

Gainontzeko Txinako Herri Errepublikak baino garapen maila altuagoa dutenez, beste eskualdeetatik lurralde berezietarako mugimenduak nahiko mugaturik daude, eta Txinako gainontzeko biztanleek, baimen berezia eta pasaportea behar dituzte lurralde berezietan sartzeko.

Lurraldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Txinerazko izena Laburdura Azalera (km2) Biztanleria Barrutiak
Hong Kong (Xiānggǎng) 香港 港 gǎng 1.085 6.961.931 Zerrenda
Macao (Àomén) 澳门 澳 Ào 24 480.956 Zerrenda

Perla ibaiaren delta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Perla ibaiaren delta

Bi hiriak, Txina hegoaldeko gune ekonomikorik nagusienean daude, Perla ibaiaren deltan, bertan, Perla ibaiaren itsasadarrak Txina Hegoaldeko Itsasoarekin bat egiten du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.