Hong Kong

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hong Kong Txinako Herri Errepublikaren Administrazio Bereziko Lurraldea
中華人民共和國香港特別行政區
Hong Kong Special Administrative Region of the People's Republic of China

Macauko bandera Macauko armarria
Bandera Armarria
Goiburu nazionala: -
Ereserkia: -
Macauren kokapena
Hiriburua
Koordenatuak
Hong Kong

Hizkuntza ofiziala(k) Txinera, ingelesa
Gobernua
Exekutiboko burua
Justizia burua
ABL1
Donald Tsang
Andrew Li
Britainiar kolonia
Txinatik Erresuma Batura
Tranferentzia Txinara
1842ko abuztuaren 29
1997ko uztailaren 1a
Eremua
 - Guztira
 - ur %

1.104 km² (179)
4,5
Biztanleria
 - Estimaketa (2008)
 - Errolda (2001)
 - Dentsitatea

7.008.900 (98)
6.708.389
6054,5 biztanle/km² (4)
Dirua Hong Kongeko dolarra (HKD)
Ordu eremua
 - Udan (DST)
UTC (UTC +8)
- (UTC -)
Interneteko domeinua .hk
Telefono aurrizkia +852
Herritarra hongkongdar
1Txinako Herri Errepublikaren Administrazio Bereziko Lurraldea

Hong Kong Txinako Herri Errepublikako administrazio eskualde berezia penintsula batez eta zenbait uhartez osatutako eskualdea dugu. Ekialdeko Txinako Itsasoko portu garrantzitsu bat da (Perla ibaiaren deltan). 1997. urtera arte Erresuma Batuaren kolonia izan zen.

Hong Kong Txinako bi "administrazio eskualde berezietako" bat dugu. Bestea Makau, Portugalen kolonia ohia. Bi eskualde hauetan ez da sistema ekonomiko sozialista aplikatzen. Merkatu libreak agintzen du bertan. Hong Kongek autonomia maila handia mantendu du, kanpo-harremanetan eta defentsan izan ezik. 2008aren bukaeran 7.000.000 biztanletik gora izatea espero zen.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Hong Kong, Txinako hegoaldeko kostaldean dago, Macautik 60 kilometrora eta Perla ibaiaren deltaren hego-ekialdean. Ekialde, hegoalde eta mendebaldean Txinako hegoaldeko itsasoarekin egiten du muga, eta iparraldean Guangdong probintziako Shenzhen hiriarekin. Hiriak 1.104 kilometro koadroko azalera dauka, batez ere Hong Kong uhartea, Lantau uhartea eta Kowloon penintsulan eta 200 gora uharte txikiagoetan.

Hiriko azalera gehiena gune menditsu eta aldapatsuek osatzen dutela eta, hiriko azaleraren %25ak bakarrik balio du eraikitzeko. Horrez gain, Hong Kongeko gobernuak, inguruko mendi eta itsasaldearen %40a babesturik dauka, bertan, eraikuntza debekatuz eta animalien erretserba sare bat osatuz. Hiriaren auzo berriak, Kowloon penintsula eta "New Territories" edo Lurralde Berrietan eraiki dira, Hong Kongeko jatorrizko sorrera gunetik iparraldera.

Hiriko punturik altuena Tai Mo Shanen dago, itsasoaren mailatik 958 metrora. Hong Kongeko kostaldea, nahiko aldakorra da, hondartza, badia, ibai eta amildegi asko dauzka.

[aldatu] Klima

Hong Kongek klima azpitropikala dauka eta Asia hegoaldeko montzoiaren menpe dago, urteko prezipitazioen bi herenak maiatzetik irailera jausten dira. Tenperatura nahiko epela da urte osoan zehar eta uda garaian tifoien etorrera gerta daiteke.

Batez besteko tenperatura eta prezipitazioak
Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe URTEA
Max (ºC) 18,6º 18,6º 21,5º 25,1º 28,4º 30,4º 31,3º 31,1º 30,2º 27,7º 24,0º 20,3º 25º
Min (ºC) 14,1º 14,4º 16,9º 20,6º 23,9º 26,1º 26,7º 26,4º 25,6º 23,4º 19,4º 15,7º 21º
Euria (mm) 24,0 52,0 71,0 188,0 329,0 388,0 374,0 444,0 287,0 151,0 35,0 34,0 2.382,0
Hiriaren inguroko mendietan dauden zuhaitzak.

[aldatu] Historia

Hirian Neolito garaiko aztarnak aurkitu diren arren "Hong Kong" izena ez zen 1842ko Nankingo tratatua sinatu arte aipatu. Gunea bisitatu zuen lehen esploratzailea Jorge Alvares portugaldarra izan zen 1513. urtean. 1839. urtean Qing Dinastiako buruzagiak, opioa inportatzeri ezetz esan ostean, Txina eta Britainia Handiaren arteko Opioaren Lehen Gerra piztu zen. 1841. urtean ejerzito britainiarrak Hong Kong uhartea okupatu zuen, eta gerra amaitzean Nankingo Tratatuaren sinatzearen bitartez, uhartea britainiarrei utzi behar izan zieten txinatarrek.

Urtebete beranduago, Britainia Handiak Victoria Hiria izeneko kolonia sortu zuen. 1860ko hamarkadako Opioaren Bigarren Gerran, britainiarren kontrolpeko eremua Kowloon penintsulara zabaldu zen. 1898. urtean Britania Handiak Lantau uhartearen eta iparraldeko uharteen gaineko emakida lortu zuten Txinako gobernuaren eskutik (gaur egun gune hau "Lurralde Berriak" izenez da ezaguna).

[aldatu] Banaketa administratiboa

Hong Kongeko barrutien mapa.
Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Hong Kongen banaketa administratiboa

[aldatu] Kowloon (九龍)

[aldatu] New Territories (新界)

[aldatu] Hong Kong uhartea (香港島)

[aldatu] Demografia eta biztanleria

Hiriak, ia zazpi milioi biztanle zituen 2006. urtean[1] (6,99 milioi zehazki). Hiriko ugaltze tasa 0,95 ume emakumeko da, munduko batez-bestekorik baxuenetakoa da, baina nahiz eta hazkunde naturala txikia izan, Txinatik datozen hainbat etorkinen etorrera dela eta, biztanleriak ez dio hazteari utzi azken urteetan, eta urtero 45.000 biztanle gehiago irabazten ditu hiriak.

Hong Kongeko biztanleriaren %95a txinatar jatorrikoa da, gehienak kantondar txinatarrak. Biztanleriaren gainontzeko %5a, indiar, nepaldar, vietnamdar eta Europa eta Amerikako Estatu Batuetatik etorritako pertsonek osatzen dute.

[aldatu] Garraioa

Metroaren Tung Chung Linea.

[aldatu] Hong Kongeko MTR edo metroa

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Hong Kongeko MTRa

Hiriko metro sareak hamar linea eta 150 geltoki dauzka guztira, horietatik 68 metro arinekoak. Linearen izenak honakoak dira: East Rail Linea, Kwun Tong Linea, Tsuen Wan Linea, Island Linea, Tung Chung Linea, Tseung Kwan O Linea, West Rail Linea, Ma On Shan Linea, Airport Express Linea eta Disneyland Resort Linea.

[aldatu] Tranbia

Hiriko tranbiak, munduko bi solairuko tranbia bakarrak dira. 1881. urtean proposatu zuten lehen aldiz tranbiak eraikitzea, baina garai hartan inork ez zuen oraindik txikia zen hiri hartan garraio publiko sare bat eraikitzeko dirua gastatu nahi izan. Hamakarda batzuk beranduago XX. mendearen hasieran tranbia martxan jarri zen. Gaur egun 13 kilometro luze da tranbia sarea.

[aldatu] Aireportuak

Kokapen Hiria NAZE NAGE Aireportuaren izena
HONG KONG
Hong Kong VHHH HKG Hong Kongeko Nazioarteko Aireportua (Chek Lap Kok)

[aldatu] Azpiegiturak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Hong Kongeko portua

Hong Kongeko portua kontainer gehien mugitzen dituen Txinako portua da Shanghaiko portuarekin batera. Hori dela eta, kontainer garraioaren zama errazteko hamaika terminal daude portuan, horietatik handiena, 9 Hegoalde terminala, 490.000 metro koadroko azalerarekin.

[aldatu] Argazkiak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

  1. Hong Kongeko erroldari buruzko webgunea.

[aldatu] Kanpo loturak

Txinako Herri Errepublikako banaketa administratiboa Txinako Herri Errepublikaren bandera
Txinako probintziak: Anhui | Fujian | Gansu | Guangdong | Guizhou | Hainan | Hebei | Heilongjiang | Henan | Hubei | Hunan | Jiangsu | Jiangxi | Jilin | Liaoning | Qinghai | Shaanxi | Shandong | Shanxi | Sichuan | Taiwan (eskatua) | Yunnan | Zhejiang
Lurralde autonomoak: Guangxi | Barne Mongolia | Ningxia | Tibet | Xinjiang
Txinako udaltasunak: Beijing | Chongqing | Shanghai | Tianjin
Lurralde bereziak: Hong Kong | Macau
Ikus gainera: Taiwanen egoera politikoa


Beste hizkuntzak