Kronokrimenak
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | Los Cronocrímenes | |
| Izenburua euskaraz | Kronokrimenak | |
| Urtea | 2007 | |
| Estreinaldia | 2007ko irailaren 20 ( 2008ko ekainaren 27 ( |
|
| Generoa | Zientzia-fikzioa | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 88 min. | |
| Banatzailea | Magnolia Pictures (AEB) Versus Entertainment (Esp) |
|
| Zuzendaria | ||
| Nacho Vigalondo | ||
| Ekoizleak | ||
| Eduardo Carneros Jorge Gomez |
||
| Gidoilariak | ||
| Nacho Vigalondo | ||
| Aktoreak | ||
| Karra Elejalde Barbara Goenaga Candela Fernandez Nacho Vigalondo |
||
| Musikagileak | ||
| Eugenio Mira | ||
| Argazkilariak | ||
| Flavio Martinez Labiano | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| gaztelania | ||
| Webgunea | ||
| www.loscronocrimenes.com | ||
Kronokrimenak (gaztelaniaz Los Cronocrímenes) 2007 urtean Nacho Vigalondok zuzendutako zientzia-fikziozko filma da.
Filmarekin lotua, Vigalondok bideojokoa ere egin du. United Artistek filmaren eskubideak erosi ditu Estatu Batuetan remake bat egiteko.
Eduki-taula |
[aldatu] Sinopsia
| Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Hector (Karra Elejalde) iraganera itzuliko da istripuz denbora makina batean sartuta. Ordubeteko tartea baino ez da egingo atzera, baina arazo handiak izango ditu. Denbora-makinaren zientzialariak (Nacho Vigalondo) azaltzen dio denbora-bidaien printzipioa eta azpimarratzen du guztiz beharrezkoa dela Hectorrek berak lehen ikusi duena (Hector#1) berriro bizitzerakoan ere berdin-berdin ikusi beharko duela. Bestela denboran atzera egin duen Hectorren bizitza (Hector#2) arriskuan egongo dela, eta zientzialariaren karrera bukatuta.
Pelikulako hasieran Hector bere emaztearekin (Candela Fernández) etxean lasai dagoela binokularrekin basoan neska bat (Barbara Goenaga) biluzten ikusten du, zer gertatzen den ikustera doa eta buruan benda arrosa bat duen pertsonaia batek Hector erasotuko du, artaziekin zauri gogorra eragingo dio besoan. Etxera bidean ihesean doala babes hartzen du ikerketa-laborategi batean. Bertan aurkitzen duen zientzialariak denbora-makinan sartzeko aholkatzen dio. Hor hasten da "festa".
[aldatu] Pertsonaiak
- Karra Elejalde: Hector
- Candela Fernandez: Clara, Hectorren emaztea
- Barbara Goenaga: Basoko neska
- Nacho Vigalondo: Zientzialaria
- Juan Inciarte: Hector (alditan)
[aldatu] Ezaugarri teknikoak
| Zuzendaritza | Nacho Vigalondo |
| Gidoia | Nacho Vigalondo |
| Ekoizlea | Eduardo Carneros eta Jorge Gomez |
| Musika | Eugenio Mira |
| Argazkilariak | Flavio Martinez Labiano |
| Edizioa | Jose Luis Romeu |
| Efektu bereziak | Kevin Carter eta José M. Meneses |
[aldatu] Sariak
- 2007an Ameriketako Estatu Batuetako Austin-go Fantastic Fest Zinemaldiaren film onenaren Saria.
- Zinemaldi bereko Epaimahaiaren Urrezko Domina saria.
- Zinemaldi bereko Ikuslegoaren Zilarrezko Domina saria
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Los cronocrímenes imdb.com webgunean
[aldatu] Ikus hauek ere bai
- (Ingelesez) Primer, 2004ko film honetan ere denbora-makina bat azaltzen da
- (Ingelesez) Back to the Future Spielberg-en filma (1985), denbora-makina bat azaltzen da, baina azken honetan denboraren haria aldatzea posible dela onartzen da.